Agur minbiziari

Ekainak 23, hamar hilabete bete dira amari esan zionetik minbizia zeukala bularrean. Gogorrak izan dira: ebakuntza, kimioterapia, radioa, froga desberdinak, …

Niretzat gogorregia, uste nuen askoz gogorragoa nintzela, baina kontrakoa ikusi dut. Egoerak gainditu nau, ordu asko pasa ditut negarrez pentsatzen zein izango zen ditxosozko gaixotasun honen amaiera.

Gaur joan da ama ginekologoarengana. Behintzat berri onak ekarri ditu: minbizia desagertu da eta urte bete barru bueltatu beharko da. Bost urte pasa arte onkologoak ez dio altarik emango, baina ez du axola. Gaitza joan da, guda irabazi du amak. Asko kostatu zaio, agian aita eta nik ez diogu eman behar beste laguntza. Ez gaizki pentsatu, baina askotan berarekin egon baino negarrez pasatu dugu denbora, berak ez ikusteko zeinen txarto pasatu dugun.

Amak berria eman digunean hirurok hasi gara negarrez, pozagatik. Orain momentua aprobetxatu beharra dago: carpe diem. Orain badakit ama ondoan izango dudala eta ez dagoela arriskurik galtzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

7 erantzun Agur minbiziari-ri

  1. egilea: Julen

    Ez zarala gogorra izan dinozu baina… bai, izan zara. >
    Besarkada handi bat hiruroi, amari bereziki.

  2. egilea: jozulin

    Ba ez dakit oso ondo zer esan baina… zuk zeuk esan dozu ondoen: carpe diem. >Ez larritu negarragatik. Negar egitea ez da beharrezkoa, ezinbestekoa da.
    Eurrera!

  3. egilea: Janire Rodriguez

    Pozten naz Nahikari!! gogorra izan zara bai da ziur nau al izen dozun laguntza emon dotzazule amari. Besarkada haundize hirurei! mosu bet

  4. egilea: Turu

    Animo maja!! Txarrena pasa da, orain aurrera begiratu behar dozue hirurok, dana primeran aterako da, eta badakizu behar dozun edozertarako hor nagoela. Muxus!!!

  5. egilea: iturri

    Aupa Nahikari: >
    Zorionak, bai. Gogorra da bizitza gero, kopon!!! Horrelako frogak jartzen dizkigu. >
    Gainditu duzu(e). Eta ekainean gainera, irailerako ezer utzi barik. >
    Aio.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Zorionak, Nahikari, zuri, zure aitari eta zure amari, hiruroi, denon artean plango egin diozue-eta minbiziari. Orain gozatu bata bestearen maitasuna. Besarkada bat hiruroi.

  7. egilea: Nahikari

    Milesker danori, benetan! >
    Batzuk pantailaz bestalde emon dostazue laguntza ta animoak. Batzuk ondoan eon direz, eztodaz izenak emongo eurak badakielako nortzuk direzan ta usteot nonoz eskertu dotziedala irailetik nire gainen eotea. Halan ez bada, oin eskertuko dotzuet. >
    Badakizue burugogorra nazela “a muerte” ta gauza daneri ataraten dotziedala alde txarra. Lagundu dostazue alde onak ataraten ta nonoz barretxuren bet atara jat. >
    10 hile hauetan une gogorrak eon direz, baie danori esker argi izpi bet sartu jat nire bizitzara. IƱoz eztot jakingo nola eskertu hau guztia. Milesker danori!

Utzi erantzuna Janire Rodriguez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude