Hilabetekako artxiboa: ekaina 2005

Agur minbiziari

Ekainak 23, hamar hilabete bete dira amari esan zionetik minbizia zeukala bularrean. Gogorrak izan dira: ebakuntza, kimioterapia, radioa, froga desberdinak, … Niretzat gogorregia, uste nuen askoz gogorragoa nintzela, baina kontrakoa ikusi dut. Egoerak gainditu nau, ordu asko pasa ditut negarrez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin

Eskerrik asko!

Aste osoan zehar bertso-saioak egiten nabil bertsolaritza ematen dudan zentroetan. Azken klasea izanda, zerbait berezia egiteko. Leku batzuetan agurtzea oso gogorra da eta hori gertatu zitzaidan ostiralean. San Nikolas Ikastolara joan ginen saioa egitera. Nire buruari agindu nion ez nuela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bejondeizula Karmona!

Atzo irratian entzun nuen eta gaur egunkari desberdinetan irakurri dut: Karmona erretiratuko da. Euskal futbolak utzi duen jokalaririk xumeenetakoa da Karmona. Inoiz ez dut ikusi hedabideetan berari buruz hitz egiten, beti taldeari buruz, taldearen helburuak, … Alavesekin lortu zuen 1.mailara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Selektibitatea

Zelako garaiak! Hitz hori gorrotatzen nuen, 2.batxilergoa hasi eta egunero-egunero entzun behar genuen hitza: SELEKTIBITATEA. Beldur handia genion, hiru egun horietan gure etorkizuna jokoan zegoen eta ahal zen hoberen egin behar genuen. Batzuek lortu zuten, beste batzuek ez. 2000.urtean egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Dena beltz ikusten da

Altxatu ohetik eta eguzkia diz-diz egiten du. Nik, ordea, beltz ikusten dut guztia. Aspaldi ez da eguzkia irten nire egunerokotasunean. Bai, fraka motzetan noa egun hauetan, baina hotz naiz, berotasuna falta zait. Ingurukoen berotasun falta nabari da… Agian, denbora joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin