Zergatik Euskal Filologia?

Beti egiten zidaten galdera berdina ikastolan Batxilergoko azken urtean: “Zergatik Euskal Filologia? Asko gustatzen zaizu idaztea, Kazetaritza egin ezazu”. Zenbat aldiz esango zidan berdina Olatzek, nire tutorak. Gurasoak deitu zituen esateko bide okerretik nindoala. Uste dut bide zuzena hartu nuela, aukeratu behar da gustokoa duzuna, eta hori egin nuen.

Dudatan egon nintzen Kazetaritza edo Euskal Filologia egin. Ez nuen nire burua ikusten idazten eta idazten egunero. Polita da, baina hobea izaten da idaztea afizioz eta ez “obligazioz”. Bertsolaritza muduan txikitatik nenbilenez, iruditu zitzaidan gehiago sakonduko nuela lehendik nekiena. Ez da horrela izan, uste dut irakasleei irakatsi diegula bertsolaritzari buruz unibertsitateko bertsozale batzuk.

Bertsolaritza eta idazteko afizioaz gain, hortxe dago literatura. Liburu asko irentsi ditut eta jarraitzen ditut irensten. Badakit irakasle moduan bukako dudala eta ez litzaidake batere inportatuko Literatura irakastea, baina hori denborak esango du!

Askok uste dute Euskal Filologia “militatzearren” ikasten dela, euskaltzalea sentitzen delako. Batzuek horregatik egingo dute. Nabari da nortzuk egiten duten gustokoa dutelako, nortzuk militatzearren eta nortzuk ez dakitelako zer egin.

Ez da etorkizuneko karrera, inoiz ez da izango. Letretako karrerak gutxietsiak daude gure gizartean, alferrek bakarrik ikasten dituzte. Hori da beti entzun behar izan dudana.

Orain filologiak kendu nahi dituzte Bolognako Prozesua dela eta. Katalana, galegoa eta euskalduna pikutara joango dira Europar Batasunaren aginduz. Oraindik ez dago onetsita, baina onartuko denaren usain osoa dauka. Gogor egin beharko dugu denon artean ez desagertzeko ikasketak.

Filologo gehien dituen herria da, baina nire uste apalean, beharrezkoak dira.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

16 erantzun Zergatik Euskal Filologia?-ri

  1. egilea: Xabito

    Ea zer gertatzen den Boloniako kontuarekin eta letretako karreren estausarekin, pena handia izango litzateke hizkuntz gutxituen filologiak beste filologia handiagoen anabasan galtzea. Ez dut uste gertatuko denik, dena dela. >
    Eta aurrera, beste batzuk filologia ikasi dugu eta poz-pozik bizi gara horrela, inolako damurik gabe.

  2. egilea: Janire Rodriguez

    Nik be entzunde dekotez holako galderiek… da zegaitzik euskal filologia? ba egixe esan uste dotelako honetarako balizo dotela da asko gustuko dotelako. Oso garrantzitsue da bakotxak gustuko dauena ikestie, ez aztun iñoiz. Ni neure lelengo urtien nau euskal filologie eitzen da oso gustora nau, aurkitu dot billetan nengoana. Mosu bet Nahikari da segi eurrera urrun helduko zara ta!

  3. egilea: Ricardo Gómez

    Bolognako prozesuarekin ez dira filologiak desagertuko, berrantolatuko dira. Eta hau ez da eufemismo bat: gauzak ondo egiten badira (eta hor dago betiko koxka), oso aukera interesgarria izan daiteke. >
    Giza zientzien batzordean erabiltzen ari den ideia da ikasle bakoitzak aukeratu dezakeela bere ikasketetan hizkuntza nagusi bat, kreditu kopuru altu bat izango duena eta, gero, beste hizkuntza bat, kreditu gutxiagorekin (maior/minor deitu ohi den sistema alegia) >
    Egunotan hedabideetan agertu den proposamenean, euskara, katalana eta galegoa hizkuntza modernoen artean sartuko lirateke. Horrela, ikasle batek euskara har lezake “maior” bezala eta, demagun, errusiera “minor” bezala. >
    Nire ustez, sistema honek abantaila handiak ekar litzake (berriro diot, gauzak ondo eginez gero, eta horretaz duda handiak ditut). Halere, hedabideetan agertu den proposamenari akats larri bat antzematen diot: gaztelaniari eman zaion estatus berezia; gaztelania ez al da hizkuntza modernoa? >
    Hots, edo gaztelania gainerako hizkuntza modernoekin sartzen da, edo (aurreko proposamenean zetorren bezala) euskara, galegoa eta katalana ere bere aldetik doaz. >
    Eta, edozein kasutan, arazo honetan guztian oinarrizko hankasartze bat dago Espainiako gobernuaren partetik (Bolognako prozesua gaizki ulertu dutelako edo, okerrago dena, gaizki ulertarazi nahi digutelako): titulazioen katalogo bat egitea bera ez da nahitaezkoa. Nik dakidala, Europako herri gehienetan ez dago halako katalogo ofizial bakarrik eta unibertsitate bakoitzak erabakitzen du zein titulu eskaini. Europako konbergentzia, erraz-edo esateko, ikasketa-kredituaren baliokidetzan datza, eta ez titulu osoen baliokidetzan. >
    Bestalde, Nahikari, pozten naiz euskal filologia gustuko duzulako. Egia da diozuna: ikasleen artean nabaritzen da zeinek duen karrera gustuko, zeinek hautatu duen besterik ezean eta zeinek egiten duen militantzia hutsagatik. >
    Barkatu txapa luzeagatik eta besarkada bat!!

  4. egilea: Xabito

    Eskerrik asko Ricardo emandako azalpenengatik. Nik, irakurri ahal izan dudana kontuan hartuta, horrelako zerbait susmatzen nuen. Kontua da Bolognako prozesuaren bidez etorriko diren berrantolaketa batzuk “hankaz gora” edo jarriko dutela berton gaurdaino izan dugun unibertsitate-sistema, ezta? Europako eskema batzuk aplikatzeko beharbada arazoak sortuko dira, baina tira, onerako bada…

  5. egilea: Nahikari

    Oin gauzea da ze iten daben. Irakasle bategaz eon nintzan berbetan oin bi aste ta ez dakie ze ingo daben eurak ez nola lotuko direzen ikasketak. >
    Ondo iten badabe agien interesgarrie da, baie txapuzeroak baldin bagara… >
    Ondo izen!

  6. egilea: Leire K.

    Aupa, Nahikari! >
    Nik ere, kazetaritza eta filologiaren artean izan nuen bihotza erdibana eginda, zein aukeratu ez nekiela. Oraindik esaten dut filologia dela nire jatorrizko bokazioa. Ados nago zurekin, filologian (edozein filologiatan) etorkizuneko karrera bat aurkitu nahi duenak jai dauka, baina Letrak eta Humanistika arloko beste ikasketak ere gero eta gutxiago baloratzen dira. Eta gobernuak hartzen ari diren neurriak bide horretatik doaz. Filologiak, letrak… desagertzen badira, zelan jakingo dugu bada nor garen?

  7. egilea: Amaia

    Aupa danori!!
    Kuriosua iruditzen iata zelan dauen horrenbeste jente euskal filologia eta kazetaritza zer aukeratuko dudan. Neri berdina pasau iatan. Azkenenan kazetaritza ikasten nabil, eta hirugarren urtia da aurtengua. Ez dot bape argi ikusten etorkizuna eta nik be, zure moduen Nahikari, askotan eukitzen dot duda hori; afizioz idaztea edarto, eta asko betetzen nauen gauza da gainera, baina egunero “objektibitatez” eta sistematikoki idaztea?? Oso gatx eiten iata nere burua horretan ikustia. Baina egixa esan gustau, gustatzen iatela uste dot. Eta jarraitzen dot euskararen munduaz liluratuta, batez be euskalki desberdinekaz eta etxeko euskara politx horrek daukozan esapideekaz.
    Neri zer ikasi dudatan ibili nintzanien zera esateoztan lagun batek: bale, idaztia gustaten iatzu, baina hori ez al da hobby huts bat izengo? Ez dakit, zalantzetan murgildurik denpora asko ein dot, ta oin, urtebete falta iatela, jarraitzia besterik ez dekot, honek emon ahal doztezan onurekaz ta neugaz bat datozen aspektuekaz gozatzen. Azken finien hizkuntzek gozarazi eiten doztela esan neke, euskarak goza arazten doztela. Ta ez dakit militantzia, hobbya edo ze kontu dan.
    Mosu bat danori ta eskerrik asko holako gauzetaz gogoetak eitxia ahalbidetzen dozuelako!!!

  8. egilea: elena!

    Aupaaa! Benetan izan dut gustoko zeure artikulua. Nik oraindik 14 urte dittut, ta orain dela urtebete hasi nintzen euskal filologiarenganako interesa agertzen. Beti izan dut euskara eta literaturan jarrera baikorra. Iaz gainera, irakasle ona izan nuen Euskerakoa, eta hark piztu zidan afizioa. Gustuko dut oso idaztea, libre sentiarazten nau. Baita irakurtzea ere. Euskal literatura oso erakargarria iruditzen zait egia esan. Bizkaieraz ta gipuzkeraz hitz egin izan ohi dut, ama gipuzkoarra baita. Beno, honekin esan nahi dizudana da, zurekin nagoela gai hortan. Neuri ere denek esaten didate filologia eta euskal mundua aspergarria dela, gehiago egin dezakedala. Nik ordea hori dut gustoko. Nolabaiteko hobby bikaina da euskaraz idaztea. Durangarra naiz, eta agian harrituko zaizun bezala, koadrilan eztogu ia euskararik egiten, nik pentsetan dot bakarra nazela euskara eitiaren partetik zeozer emoten dabena. Ia lortzen dogun filologia ez desagertzea!!!! Musuuu askooo!!!!

  9. egilea: maitane

    Apa!! Arazo bat dekot. Kontua da gizarte zientzietan nabilela, matematika eta ekonimoa gaiekin, alegia. Kontua da datooren urtera begira, euskal filologia egiteko asmoa dudala eta ez dakit latina ez hartzearren arazorik izango dudan karreran!!

  10. egilea: Nahikari

    Epa Maitane!

    Nik letretatko batxilergoa egin nuen. Printzipioz, karreran sartzeko ez duzu arazorik izango, zientzietan ibilitakoak filologia egiten dute.

    Deustun behintzat, Latinarekin hasieratik hasten dira.eta ez da arazorik izaten. Nik ez dut arazorik topako duzunik, jakinda batxilergo desberdinetako jendea datorrela, beti hasten dira hasieratik.

    Animo!

  11. egilea: Naiara

    Apa guztioi!

     

    Miatane ez duzu batere arazorik izango. Ni neu ere euksal filologia ikastekotan nabil. Pasaden hilean Gazteizko ate irekietara joan ginen institututik. Han horixe bera galdetu nuen, ea latina eman ez duen batek karrera egin balezake eta ez zidaten arazorik jarri! Nik beste zalantza bat daukat; izan ere bigarren hizkuntza bat aukeratu behar dut. Nibel kontuei begiratuz gero, esan daiteke ingelesa dala euskara eta erdaraz aparte ikasi dudan hizkuntza bakarra. Baina beste hizkuntzenbat ikasi nahiko nuke frantsesa esaterako. Iñoiz ikasi ez arren hauta dezaket?

     

    Ondo ibili!

  12. egilea: alaitz

    kaixo!!

    zure idatzia irakurri dut, googlen euskal filologia jarri eta zure blog hau atera baizait.

    militatzearren horren esanahia ez dut ulertu eta benetan gustatuko litzaidake hor esan nahi duzuna jakitea.

    denborarik baduzu a_i_maz@hotmail.com helbidera bidaliko bazenit

    benetan eskertuko nizuke

    laxter arte

  13. egilea: maialen

    Kaixo! Benetan ona artikulua, asko gustatu zait!

    Interneten euskal filologiari buruz informazio bila nenbilela zure orri hau topatu dut ta dudaren bat argi diezadakezun jakin nahi nuke. Batxilergoa ikasten nabil eta hizkuntzak betidanik ditutu oso gustuko, euskara egiten zait erakargarrien. Hala ere, hizkuntzak erakusterakoan euskal filologiarekin Euskara bakarrik irakatsi dezakedan edo ea beste hizkuntzaren batean ere trebatzen zaren jakin nahi nuke, badaezpada ere aterik ez isteko eta gustatzen zaizkidalako ingeles, frantses nahiz gatelania ere.. Milesker!

  14. egilea: Unai

    Kaixo! 1. batxilergoan ikasten nabil eta ba dira bi urte euskal filologia ikasi nahi dudanetik. Karrera hori egiteko gogoak beti izan ditut, baina nahiko beldurra ematen dit hizkuntza oso ondo ez menderatzea. Ez lagunekin, ezta etxean ere ez ez dut euskaraz egiten, orduan karrera hau benetan gure hizkuntza ondo hitz egiteko eta ezagutzeko egin nahiko nuke, nahiz eta saiatu, nire giroan praktikatzeko aukera askorik ez dudalako. Orduan, uzte duzue zailtasun handirik izango ditudala karrera barruan?
    Eskerrik asko.

    Oso ona artikulua benetan!

    • egilea: begietatik

      Blogak erdi utzita eta gaur ikusi dut zure erantzuna… Ai desastrea nirea! Suposatzen dut selektibitatea eginda izango duzula, jada karrera aukeratua… Baina espero dut artikuluak balio izatea eta Euskal Filologian matrikulatua egotea.

  15. egilea: marijo

    Kaixo,ni nago bila euskal filologia nola daukaten estudiatzea eta nahi gabe zure artikuluarekin topatu naiz, barkatu baina ez nahiz oso trebea ordenagailuekin eta gainera 50 urte daukat, ni nahi det jakin nola estudiatu euskal filologia on line baldin badago , eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude