Nazioarteko Poesiaren eguna

Gara egunkaria erosi dut gaur, astelehenetan ez baita Berria ateratzen. Eta hara non, kulturako orrialdetara heldu naizenean irakurri dut gaur Nazioarteko Poesiaren eguna dela. Ez neukan ideairik ere ez gaur ospatzen zenik. Oheratuko naiz gauza bat gehiago ikasita.

Poesia gustokoa daukat. Gustorago irakurtzen dut nobela bat, baina azkenaldian liburu ederrak atera dira. Libreta horiko poemak (Pako Aristi) edota Arrakalak (Gotzon Barandiaran). Ezin aipatu gabe utzi Joseba Sarrionandia, ez dakit zenbatetan irakurri dudan Gartzelako poemak! Sentimental bat izango naiz, baina malkoak ere isuritzen ditut. Poeta asko daude Euskal Herrian, gazte zein ez hain gazte, gaur zuen egunean zorionak euskal letrak aberasteagatik!

Eta bukatzeko askotan irakurri eta nekatzen ez naizen olerki baten pasarte bat: Galtzetan gordetzeko koblak, Sarrirena.

“Argi gabe ari nauzu giltzapean koblatan oinazea bisitari gogoaren zainetan zaindariak paper bila ari dira zeldetan erdu eta to zuretzat gorde itzazu galtzetan.”

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Nazioarteko Poesiaren eguna-ri

  1. egilea: Janire Rodriguez

    Buah Nahikari esker mille! Nik bez ez dot jakin da asko gustuko dot poesia, bitakorien ikusten dalez. ESKER MILLE e! Ointxe nau honi buruzko artikulu bet idazten, hau ez baita egunero gertaten! jaja. Mosu bet. eskerrik asko zure komentarixuegaitzik.

  2. egilea: Nahikari

    Ezergatik neska! Bertso batek esaten dauan moduen “periodukua leituz ilustratzen gera”. Egunkarietan nahiz ta %80a guzurre izen, zeozer informatzen gaitu. Geur Berriari bakarrik bota dotzet begiradatxu bet, baie eztakar horri buruzko ezebez.

Utzi erantzuna Nahikari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude