Orain dela urte batzuk, klase partikularrak ematen hasi nintzen. Badakizue, dirua nonbaitetik atera behar da eta gurasoei eskatzea inoiz ez zait gustatu. Ikastola ordaindu didate, orain unibertsitatea eta nahikoa egiten daude nigatik (kejatuko dira bere alabaz je, je, je!)

Bi urte daramatzat ez ditudala klase partikularrak ematen, orain bertsolaritzaren irakaskuntzan murgilduta nago. Baina noiz edo noiz, garai hartako nire ikasleei ere laguntza eskaintzen diet eskatzen didatenean.

Mikelek deitu zidan pasa den astean, analisi sintaktikoa egin behar zuela euskarazko esaldi batzuetan eta ez zela aklaratzen. Baietz esan nion, begiratuko nituela BUPeko nire apunteak eta arratsaldean joango nintzela.

Apunteak aurkitu nituen, baita liburuak ere. Baina egia esan, disgusto itzela hartu nuen. Gramatika asko landu genuen, nire ustez gehiegi. Literaturako orriak ikutu gabe zeuden, hori ez genuen landu ikastolan.

Ongi pentsatuta ikastolan bakarrik bi liburu bialdu zizkigutela irakurtzeko: Goizuetako Ezkongaiak eta Ipuin Antologia bat. Ez da tristea? Sikira gaur egun gehiago lantzen dute. Genero guztiak ikutzen dituzte, pila bat liburu irakurtzeko, … Enbiria ematen didate, kristona!

Ikusten ditudanean DBHko ikasleak Andu Lertxundi lantzen, edota Sarriren olerkiak gogoak ematen dizkidate klase barruan gelditzeko. Agian bueltatu nahi dut ikastola garaira, izan daiteke. Baina nik literaturaz dakidan apurra, nire kabuz eta unibertsitatean ikasi dut. Berandu, baina hor dago.

PD: Analisi sintaktikoa egin behar dituzuenean, badakizue non nagoen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun -ri

  1. egilea: Anonymous

    Joe… ze garai txarrak izango zian zuriak gaur egungoaren inbidia sentitze dezuneako… Batxilergo humanistikoa iten ai naiz ni (letrak, alegia), baño askotan ahaztu egiten zait; matematika eta geografiaren artean ez baitet literaturarik ia inon aurkitzen. Lehenengo mailan eman genun, zertxobait (euskeraz gazteleraz baino gehiago, horrela nahiago nik behintzat), baino aurten… Bueno, igual nere ikastolan izango da, ta ez alde guztietan… baño nola beti esate duten “hau da Gasteizetik datorrena…” ba sinistu beharko.

  2. egilea: Nahikari

    Nik ere Batxilergo Humanistikoa egin nuen (letras puras y duras). “Hau da Gasteizetik datorrena” eskusa merkea da irakasleen aldetik. Gehiago egin dezakete lantzeko beste gauza batzuk, baina… Horrelakoak dira… Ikastolan gehiago landu nuen erderazko literatura euskarazkoa baino. BUPeko bigarren mailan bazegoen asignatura bat “Literatura Española” delakoa, eta irakaslearen ustez (tipa berak ematen zuen literatura eta euskara) nahikoa zen erderazkoarekin. Horrela doa Euskal Herria, Durangon liburuak erosi bai, baina ikasi…

Utzi erantzuna Anonymous(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude