Atzo nork ez zuen ikusi Ibarretxe jauna Espainiako kongresuan “plan famatu” hori defendatzen? Egun guztia berdina telebistan. Nire ikasleek esango luketen moduan: zelako txapada!
Ez dudana ulertzen da, zergatik espainiar telebistako bigarren katean ematen ari ziren. Nik irakurrita eta entzunda daukanagatik, Raxoi eta “Zapatari” jaunei, espainiarrei ez zaie arduratzen plan hori. Ez bazaie arduratzen, zergatik telebistan? Ai, ai, ai ez da amaren semerik jaio ulertuko dituenak politikariak eta are gutxiago espainiarrak!
Nik egia esan, ez daukat planik. Zuk?
Ez, nik ere ez dut ulertzen. Baina are gutxiago ulertzen dut gaztelerazko bilera hori ETB1en jartzea. Argi geratu da berriro euskarazko kateko programazioa eten daitekeela edozertarako, baina ETB2koa sakratua dela. EUSKAL telebista…?