Sailkatugabeak

Gatzagarrak auzolanean

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Bizirik dirau auzoalanak Leintz-Gatzagan. Lehengo ohiturari eutsiz, gatzagarrak auzolanean egiten dituzte hainbat lan. Hona hemen Okondoko baserrian olesiak auzolanean egiten ateratako argazkiak.

Aloñamendiko ibilaldiak: Errazkin-Madoz

Hemen dituzu Oñatiko Aloñamendi elkarteak joan den igandean Errazkinetik Madozera antolatutako ibilaldiko argazkiak.

HUHEZI 2012

Atzo arratsaldean Iker Aizkorbe eta biok Eskoriatzan izan gara, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Joxe Aranzabal irakasleak (laguna ere badela esan beharra daukat) gonbidatuta. Flickr-en gainean hitz egin dugu, flickr plataformaren erabiltzaile garen aldetik. Saioan ikasleek argazkiak atera dizkigute, bai eta nik ere beraiei. Argazki ateratze partekatua izan da. Saioa polita izan da. […]

Irati

Hemen dituzu aurten Irati eta Zaraitzu aldean ateratako hainbat argazki.

Negu giroa

Hemen dituzu negu giroko argazki batzuk.

Santa Ageda bezpera Arrasaten

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Ohiturari jarraituz, larunbatean kantuan eta eskean aritu ziren Arrasateko koruak, Santa Ageda bezpera zela eta. San Juan parrokian meza entzun eta bi taldetan […]

Kataide txakolinaren aurkezpena

Atzo, hilak 22, Kataide txakolina aurkeztu zuen Jabier Arregik Bergarako Parteitti auzoan. Izan ere, aspaldi honetan San Bizente jaia dela eta, urteko txakolina dastatu eta jai giroan biltzen dira auzo horretako bizilagunak. Hemen dituzu Kataide txakolinaren aurkezpeneko argazkiak.

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek. Iraganean oinarrituz etorkizunari begira dagoen ikusgarria da Hostoak, euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak, dantzak, ahotsak eta […]

Ruper Ordorika Elgetako Espaloian

Joan den igandean Ruper Ordorikak Hodeien azpian bere azken diskoa aurkeztu zuen Elgetan, bikain aurkeztu ere. Aurreko diskoa aurkezten lagundu zion taldearekin aritu zen: Hasier Oleaga, Lutxo Neira eta Arkaitz Miner Gure bailarako entzuleak nagusi baziren ere, Elgeta eta Durangotik etorritako entzule ugari zegoen.  Tartean musikari asko zegoen bai Arrasatekoak zein Oñatikoak. Jarraitzaile sutsuak aurkitu […]

Petti eta Lac La Belle Arrasaten

Azaroaren 25ean folk eta countryren gaua izan zen Arrasaten, Izan ere, gau horretan Petti musikari beratarrak eta Lac La Belle talde estatubatuarrak Arrasateko Amaia antzokiko atondoan jo zuten, Gaztemaniak! programaren barruan. Petti eta Xabi batera aritzuko zirela iragarrita bazegoen ere, azkenean Pettik bakarrik jo zuen. Emanaldiaren bigarren partean, ordea, Andoni Zubiagak eta Eñaut Zubizarretak lagundu […]