Quantcast

Garagardo dastaketa Kajoin

Garagardo dastaketa 027


Joan den ostiralean, maiatzak 11,
garagardo dastaketa izan zen Arrasateko Kajoi tabernan. Afflingem garagardoa dastatzeko aukera izan genuen.

XI. mendean hasi zen egiten Afflingem garagardoa Flandesko abadia batean. Beraz, tradizio handia daukan garagardoa da. Gaur egun, abadian bertan egiten ez bada ere, abadiako garagardo izendapena dauka, hau da, tradizioari loturiko goi mailako izendapena. Izan ere, Belgikan 2.000 garagardo inguru egiten badira ere, 12k baino ez dute abadia izendapena.

Ostiralean Afflingem markako hiru garagardo dastatu genituen: blonde, dubbel eta tripel. Zein baino zein gozoagoa.

Hemen duzu Afflingem garagardoaren dastaketako argazki sorta.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading