Quantcast

Haitzuloko turista eta saiak

Duela urte batzuk modan jarri zenetik hona ez da giro Haitzulon. Sekulako jende piloa joaten da astebururo Oñatiko Araotz auzora begia ikustera, Tartaloren begia ikustera, kanpotarrek hala deitzen diote eta.

Jendearekin ahaztuz gero baina, beti bilatu daiteke Haitzulon zeri begiratu eta zerekin gozatu. Haitzulon, beti aurkituko dugu zerbait interesgarria. Saiak, esaterako. Izan ere, sai ugari bizi da Aitz Gaineko harkaitzetan, eta sarri asko ekokitzen zaio mendizaleari Haitzulo aurretik egaran pasatzen ikustea. Aspaldi honetan, gainera, saiak, turistak moduan, ugaritu egin direla esan liteke.

Hemen duzu atzo Haitzuloko turista eta saiei egindako argazki-sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed