Quantcast

atauri

Maritxu Kajoi 2023

Giro ederra izan da Arrasaten aurten Maritxu Kajoi egunean. Jende ugari bazter guztietan eta parrandarako gogoa, eta, aspaldiko urteotako joerari jarraiki, gazteak eta oso gazteak izan dira protagonistak. Hemen duzu aurtengo argazki bilduma, Maritxu Kajoi egunean egindako argazkiekin osatutakoa, eta, hemen, 2029-2022 urteetakoak.

Maritxu Kajoi 2009-2022

Maritxu Kajoi gainean dugu. Izan ere, etzi ospatzen da eta. Aurten ez dago aitzakiarik bat ere etxean geratzeko: atzean utzi dugu pandemia garaia eta eguraldi ederra eman dute, onegia aukeran. Ezin huts egin, beraz. Bitartean hemen duzu 2009-2022 urteetako argazki-sorta, kuxkuseatu nahi baduzu ere.

Urmuga 2023: Hiru Erregeen Mahaia

Hilabete baino gehiago pasa da aurtengo Urmuga amaitu zela, eta dagoeneko hasiak gara denok ere helmuga berrien bila. Aurrera egin baino baina, Urmugako azken etapako parajeei eta bizipenei begiratu bat emateko parada hartzea pentsatu dut. Hemen duzu Lintza-Hiru Erregeen Mahaia etapako argazki sorta.

Urmugako kontzertua Otsagabian

“Urmugari begiratu eta, tantak bi itsasoetara nola, musika zabaltzen zaigu bi belarrietara.” Peru Magdalenaren hitzek oso ondo laburbiltzen dute zer den Urmuga ekitaldia, aurten hirugarren aldiz zeharkatu duena Euskal Herria mendia eta musika uztartuz. Uztailaren 12tik 30a bitartean hainbat musika emanaldi izan ziren: Tologorri, Urduña, Garrastatsu, Otxandio, Araia, Aizpearro, Baigorri, Otsagabia eta Orhiko gailurrean, besteak […]

Gure bazterrak

Aspaldiko urteotan moduan, aurten ere gora-behera handiko eguraldia egiten ari da. Sekula baino bero gehiago egiten du; euria, berriz, gutxiago, eta,egiten duenean, euri-erauntsi handiak egiten ditu. Klima aldaketa omen. Lanbroa egiten ere badaki, ordea. Asteotan, esaterako, eguraldi goibela izan dugu, lanbrotsua. Goietan behelainoa eta euri langarra egin digu. Eguraldi ona, oso ona zenbaitentzat. Jose Antonio […]

Ipizte

Jakina da Aramaixok makina bat paraje eta txoko eder dauzkala, zein baino zein politagoa, eta Ipizte aldea da horietako bat. Ipizten, ordea, ikusgarriena ez da gaina, baizik eta ondoan dagoen beste tontor bat eta Santa Kruz abadearen kobazuloa. Bi toki horiek ikustearrren baino ez bada ere merezi du Aramaixora joatea. Hemen duzu aurtengo udaberrian Ipizte […]

Pentsionistak martxan

Pentsionistok martxan gara. Izan ere, duela bost urte eta erdi ekin genion borrokari pentsio duinak lortze aldera. Gure eskarietako batzuk Pentsioen Erreformaren Legean jasota badaude ere, badira oraindik ere lortzeko ditugun aldarriak: gutxieneko pentsioa 1.080 euro izatea edo RGIren bidez pentsioak osatzea zenbateko horretara irits daitezen, besteak beste. Hori dela eta, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak […]

Urbiako mendi buelta klasikoa

Bide bat baino gehiago dago Arantzazutik Urbiara igotzeko, jakina. Aspaldiko urte askoan, ordea, bada bat beste guztiak baino askoz gehiago erabiltzen dena: Sindikatik gora eginda, Aketaingo langa zeharkatuz Erroitegiko iturrira iristen da, eta handik Elortolara, aldapa amaitzen den tokira, alegia. Handik behera 10 bat minutuan ermitara eta fondara joaten da. Elortolatik iparraldera, baina, Gorostiagain eta […]

Duru eta Aloña aldea

Sasoia amaitu arte ezin esango dugu elur urtea ote den aurtengoa, baina joan den asteko elurtea ikusita ondo samar doala esan liteke. Urrutira joan beharrik ez dagoela eta, ostiraletik hona demaseko jendetza ibili da gure mendietan, paseoan eta eskiatzen. Gosea, elur-gosea dagoela! Hona hemen aste honetan Duru eta Aloña aldean egindako argazki sorta.

Aloña

Badira bi urte elur gutxi egiten duela gure bailaran. Iaz gutxi egin zuen, eta aurten are gutxiago. Urtetik urtera gutxiago egiten duela esan liteke. Urbia eta Aizkorri izaten dira mendizale askoren jo muga etxetik irten gabe elurraz gozatzeko. Aloña ere bai, jakina. Aloñak, gainera, badauka abantaila bat beste toki batzuen aldean: inor gutxi ibiltzen dela, […]