Quantcast

Urmugako kontzertua Otsagabian

“Urmugari begiratu eta, tantak bi itsasoetara nola, musika zabaltzen zaigu bi belarrietara.” Peru Magdalenaren hitzek oso ondo laburbiltzen dute zer den Urmuga ekitaldia, aurten hirugarren aldiz zeharkatu duena Euskal Herria mendia eta musika uztartuz.

Uztailaren 12tik 30a bitartean hainbat musika emanaldi izan ziren: Tologorri, Urduña, Garrastatsu, Otxandio, Araia, Aizpearro, Baigorri, Otsagabia eta Orhiko gailurrean, besteak beste. Otsagabiakoa izan zen azkena, eta musikari hauek izan ziren Et Inkarnatus Orkestrarekin batera: Sara Azura, Favio Banterla, Garikoitz Mendizabal, Iñaki Dieguez, Rukula taldea, Leturia, Eñaut Elorrieta eta Josu Zabala.

Hemen duzu Otsagabiako kontzertuan egindako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed