Quantcast

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Hostoak 2011 0059


Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta
Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean
Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten
hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek.

Iraganean oinarrituz etorkizunari
begira dagoen ikusgarria da Hostoak,
euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun
moderno, original,
bizi eta koloretsua. Musikak,
dantzak, ahotsak eta irudiek bat egiten dute Hostoak ikuskizunean
.

Amaia Antzokia gainezka bete zen larunbatean, ikusle asko hurbildu ziren
eta.
Emanaldi atseginaz gozatu zuten eta
bukaeran txalo ugari eskaini zizkieten eszenatokiaren gainean bildutako artista
guztiei.

Hemen dituzu Hostoak ikuskizuneko argazki bilduma.


atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Comments

  • Usoa 2011(e)ko abenduaren 19a

    Ederra ikuskizuna! Amaren Alabak taldea ez nuen ezagutzen eta aho zabalik laga ninduten. Eta Kukai taldeko dantzariek zer esanik ez. Ederrak argazkiak ere, zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude