Quantcast

Urmuga 2021, Erremendiako erromeria

Iazko Urmugak Euskal Herria zeharkatu zuen mendebaldetik ekialdera 19 egunean. Guztira, 19 mendi ibilaldi izan ziren egunero mendi ibilaldi bat izaten zen, 6-8 ordukoa eta 12 musika emanaldi. Musika emanaldi horietako batzuk mendian izan ziren eta beste batzuk Urmagaren ibilbidetik gertu.

Emanaldi horietan guztietan Et Inkarnatus Orkestra eta Donostiako Orfeoiarekin batera beste hainbat musikari aritu ziren: hala nola, Ruper Ordorika eta Idoia Asurmendi, gure bailarakoak baino ez aipatzearren.

Nik ikusitako kontzertuak zein baino zein ederragoak izan ziren, egia esanda. Batzuk musikari gonbidatuengatik, eta beste batzuk “antzokiagatik”, nolabait esatearren, edo publikoagatik. Eta publikoagatik, publikoaren parte hartzeagatik Erremendiakoa izan zen polita, politenetarikoa.

Hemen duzu Erremendiako kontzertuaren amaierako erromeriako argazki sorta.

Comments Are Closed

loading