Quantcast

Kulturola

Kulturola. Hori da Arrasateko kultur elkarteek aurki egoitza izango duten eraikinaren izena. eta Kulturola izango da Arrasateko kultur proiektu askoren sorlekua eta tailerra aurrerantzean.

Duela 5 urte erabaki zuen Arrasateko Udalak Union Cerrajera de Mondragonen eraikin nagusia eraberritu eta Arrasateko kultur eragileen esku jartzea, zeinek bere proiektuak gara ditzan, aurki hartuko ditu udal euskaltegia eta 18 kultur elkarte.

Eraikina ederra da, ondo eraberritua, eta zerbitzuz egoki hornitua. Baietz berandu gabe ezinbesteko erreferentzia bihurtu, gure bailarako Gugenheim txikia. Merezi bai, behintzat.

Hona hemen Kulturolako argazki sorta txiki bat, eraikina bisitatzean egindako argazkiekin osatutakoa.

Comments Are Closed

loading