Quantcast

Malloak

Gure bailaran “Malloetan egon naiz” esanez gero, jende askok galdetzen du “Malloetan? Zer dira Malloak?”. Malloak Aralar mendilerroan daude, Nafarroako aldean. Paraje aparta eta oso jende gutxi ibiltzen dena. Balerdi eta Intzako Dorrea (Hirumugarrieta guretzat) dira Malloetako gailurrik ezagunenak.

Duela gutxi Malloak ezagutzera joan nintzen Arantzazu Ibarrondo eta Felipe Uriarte lagunekin, eta hau da han egindako mendi bueltako argazki sorta.

Comments Are Closed

loading