Quantcast

Yolanda eta Amanda

Aspaldiko argazkiak izan arren, badute zerbait berria, edizioa. Duela zazpi urte egin nituen, Maritxu Kajoi egunean, eta koloretan argitaratu nituen. Esan beharra daukat arrakasta handia izan zutela.

Baina, berriro editatzea erabaki dut, zuri-beltzean, hain zuzen ere, azken bolada honetan argazkiak zuri-beltzean argitaratzeko joera izanda, jakin nahi nuelako zuri-beltzean zer itxura zuten, eta esan beharra daukat zuri-beltzean ere gustatzen zaizkidala.

Hona hemen, bada, Yolanda eta Amandaren argazkiak zuri-beltzean. Zeuk erabaki zein duzun gustukoen.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed