Joan den
igandean Ruper Ordorikak Hodeien azpian bere azken diskoa aurkeztu zuen
Elgetan, bikain aurkeztu ere. Aurreko diskoa aurkezten lagundu zion taldearekin
aritu zen: Hasier Oleaga, Lutxo Neira eta Arkaitz Miner
Gure
bailarako entzuleak nagusi baziren ere, Elgeta eta Durangotik etorritako
entzule ugari zegoen. Tartean musikari
asko zegoen bai Arrasatekoak zein Oñatikoak. Jarraitzaile sutsuak aurkitu
zituen Ruperrrek Elgetan. Berak ere hala abestu zuen.
Ruperren
aurretik Joseba Irazoki musikari beratarra aritu zen, bakarka aritu ere.
Bestalde, kontzertuko azken abestietan Ruperrekin bater jo zuen.
Hemen dituzu
Ruper Ordorikaren kontzertuko argazkiak.

Argazki ederrak, Joxefe. Zorionak!
Kontzertu polita izan zen. Hemen kantu bat:
Ruper Ordorikaren zuzenekoa Espaloian from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.