Quantcast

Gatzagako sanmilixanak 2011

Gatzaga 2011 0019

Joan den igandean, azaroak 13, San Milixan feria izan zen Gatzagan. Aurten, urtero moduan, artisauen feria izan zen eta, Gatzagako Sorginak emakume-taldeak taloak egin zituen.

Bestalde, pilota leku aurrean sagar jotzea antolatu zuten bertako sagardogileek. Gatzagan bertan batutako sagarrak erabili zituzten. Sagardo-pittera eskaini zioten jendeari eta, gainera, sagar zukuarekin kupel bat bete zuten. Apiril aldera edango dute gatzagarrek kupeleko sagardoa.

Hemen duzu Gatzagako sagar jotzeko argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude