Joan den ostiralean, ekainak 17, pintura erakusketa bat inauguratu zen
Arrasateko Kulturaten, Julio Galarta (1917-2011) pintorearen omenez. Arrasateko
Margo Taldeak antolatu du erakusketa, Iñigo Arregi, Josemari Velez de
Mendizabal eta Eneritz Tiradosen laguntzarekin. Hurbil Kultura Gaiak enpresak
eta Arrasateko Udaleko Kultura sailak ere parte hartu dute erakusketan.
Erakusketak 70 bat lan jasotzen ditu. Lan horietako batzuk lumaz
egindakoak dira. Gehienak, ordea, olio-margoak dira, paiasaiak, bodegoiak eta
erretratoak. Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da zabalik.
Hemen dituzu Julio Galartaren erakusketako margoen lanak.
Etiketak: arrasate, basque, country, erakusketa, euskadi, euskal, galarta, herria, julio, kulturtate, margoa, pays, pintura