Julio Galartaren erakusketa

Joan den ostiralean, ekainak 17, pintura erakusketa bat inauguratu zen Arrasateko Kulturaten, Julio Galarta (1917-2011) pintorearen omenez. Arrasateko Margo Taldeak antolatu du erakusketa, Iñigo Arregi, Josemari Velez de Mendizabal eta Eneritz Tiradosen laguntzarekin. Hurbil Kultura Gaiak enpresak eta Arrasateko Udaleko Kultura sailak ere parte hartu dute erakusketan. Erakusketak 70 bat lan jasotzen ditu. Lan horietako […]