Quantcast

Txuletons Gurian

Txuletons 2011 007

Aurtengo apirilean Oñatiko Guria taberna itxiko dutela eta, hainbat kultur ekitaldi eta musika emanaldi antolatu ditu iaztik hona. Behin betiko iitxi arte geratzen diren asteetan ospakizun mordoxka egitekoa da oraindik ere. Joan den igandean Txuletons rock taldearen txanda izan zen. Bere errepertorioko abestiak eta beste kantari batzuen abesti bertsionatuak jo zituzten. Guria mukuru bete zen, musika berota entzuteko irrikitan. Publikoak txalo zaparrada ederra eskaini zion Oñatiko talde mitikoari.

Hemen duzu Txuletons taldearen kontzertuko argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude