Quantcast

London&people

London 2010 0329

Londresek gauza asko dauzka ikusteko. Izan ere, eraikuntza erraldoi eta modernoak baino gehiago da. Jendea da, besteak beste, Londres erakargarri egiten duten gauza horietako bat. Cityn turista jendea nagusitzen da, bertokoak zein kanpokoak, jatorri eta itxura desberdinetakoak. Bestalde, atentzioa ematen du hainbeste txirrindulari ibiltzeak. Gehienak Cityko langileak dira, lanera bizikletan joaten direnak. Eta hori han egiten omen duen eguraldi txarrarekin!

Hemen duzu aurtengo oporretan Londresen jendeari ateratako argazki bilduma txiki bat. London’s people jarri diot izena.

Etiketak: , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading