Quantcast

Erretratoak zuri-beltzean

Bizitzako ildoak

Bost urte inguru dira betiko argazki kamara analogikoa oparitu eta digitalera pasatu nintzela. Aldaketa gogorra izan da, baina piskana-piskanaka teknika digitalean trebatzen ari naiz. Bost urteotan koloretako argazkiak landu ditut paiasaietan zein erretratuetan. Zuri-beltza ia alde batera utzita eduki dut. Aspaldion, ordea, erretratu batzuk zuri-beltzera pasatu ditut. Hemen duzu zuri-beltzezko erretratu sorta txiki bat.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude