Quantcast

Balkoi gorriak

Balkoi gorriak 011

Bolada ona dauka Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak. Azken bizpahiru urteotan galtzak bete lan dauka. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan
bat Eroskik Elorrion duen egoitzan jarri zuen eta beste bat Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan corten altzairuzkoak dira beren azken obra horiek. Gorri kolorekoak.

Joan den astean, ordea, lan berezi bat egin zuen: bere eskulturak jarri zituen Arrasateko baserri baten. Eskultura horiek formaz eta itxuraz ez dira bereziak. Corten altzairuzkoak dira, gorri kolorekoak. Lehenengo begiratuan ere antzematen da Iñigorenak direla. Nondik datorkie, baina, berezitasuna? Ba, bere funtzio praktikoak, bere funtzionaltasunak, egiten ditu berezi. Izan ere,  lan horiek etxe aurrean edo etxe ondoan egon beharrean, etxearen parte dira, etxean daude: etxe balkoiak eta tximiniak dira. Ikusgarriak dira. Nortasun handia ematen diote etxeari Iñigoren balkoi eta tximinia gorriek.

Hemen dituzu Iñigo Arregiren balkoi gorriak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude