www.ahotsak.com: kriston proiektua!

Gaur, asko maitte doten proiektu bat aurkeztu da Donostian, Koldo Mitxelenan: Euskal Herriko Ahotsak. Aintzane Agirrebeña eta Asier Sarasuak emon dittue azalpenak eta horren laburpena ekarri dot hona, barrenian dago. Penaz nago Patxi Baztarrikaren esanak hemen ez jasotziakin,  ze oso ondo
egon da: Jantzitta, zehatz eta sinistuta. Ez da aurkezpen guztietan pasatzen dan kontu bat, baiña Baztarrikaren hau bereziki ona pentsau jata. Badihardugu elkariaren prentsa-oharretik etarata:AsierAintzanePatxi

Helburua

Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Egiten dugun lana:

  • Jende nagusiari elkarrizketa egin bideoz, euskal herri guztietako hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko. Gainera, lehendik egindako grabazio zaharrak ere berreskuratzen ditugu.
  • Materiala katalogatu landu eta kodifikatu; datu-basean txertatu.
  • Grabazioak transkribatu eta editatu
  • Informazioa online jarri

2004tik gaurdaino jasotako informazioa

* Herriak: 62
* Hizlariak: 986
* Zintak: 1212
* Pasarteak: 7722
* Transkripzioak: 1572
* Audioak: 1176
* Bideoak: 1021

Webgunea: http://www.ahotsak.com/ Etengabe ari gara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jasotzea eta online jartzea.

Ezaugarriak

    * Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu.
    * Publikoa eta doakoa da.
    * Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte.
    * Hainbat ikerlari eta proiektu biltzen ditu bere baitan.
    * Metodologia sistematikoa eta zehatza jarraitzen da.
    * Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.
    * Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikerlariak, ikasleak,
zaletuak, senideak… filologoak, historialariak, antropologoak…

Proiektuaren eta webgune honen ardura Badihardugu Euskara Elkartearena da. Hala ere, egitasmo honen asmoa da, Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en, eta dagoeneko hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari gara elkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko.

Entzulien artian euskaralari fiñak:
BasauriElexpuru

SGAE badakizu zer dan, baina AGEDI-AIE?

SGAE zer dan danok dakigu, ezta? ba ez naiz luzatuko.

Eta AGEDI-AIE? zer demonio da “Organo Conjunto de Recaudación de Artistas y Productores, C.B.? Klaro, webgunia badauka… www.agedi-aie.es. Eta informaziñua be badago. Eta hori ordaintzen dabe zuen tabernari lagunek?

Tabernari lagun bati karta bat heldu jako. Bergaran dago tabernia eta eskatzen dotse ordaintzeko kopuru bat ixa 300 euro ingurukua. Hauxe diñotsa:

Ofreciondo una solución amistosa al asunto planteado, le remitimos la presente otorgando carácter formal a todo su contenido, para comunicarle que actualmente su expediente se hallla en el DEPARTAMENTO DE INVESTEIGACIÓN, en el que se esta realizando un estudio de su situación patrimonial, previo a la interposición de la oportuna reclamación judicial en defensa de los legítimos derechos e intereses de nuestro cliente AGEDI-AIE.

Eta AGEDI-AIE zein dan be ez daki tabernarixak… Jakin jakin dot zer dan, baiña zeiñek ordaintzen dau AGEDI-AIE?

Nik lehenengo aldiz entzun dot. Hau da hau! eta beste batzuk be… porticolegal.com atarixan irakurri dot kejaz beste bat.

Wikipediak 25.000 artikulu


Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,
euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta
horren alde jarraituko dugu lanean
diote wikipediak 25.000 artikulu
ditueta-eta kaleratutako idatziak. Idatzi osoa barrenean jarriko dut.

25.000 artikulu borondatez egin izana zoriontzekoa da. Zenbakiak,
aldiz, nire postako 25.000 spam mezuak akordatu eragin dizkit.
Martxotik gaur arte jasotako KAKA da googleren zerbitzuak egoki
filtratzen didana. Eskerrak zerbitzua ona (eta doakoa) den. Kaketan
plof nengoke bestela.

SPAM25000

Gaur ez da penaz
egoteko eguna spamagatik. Gaur pozik egoteko eguna da. Zorionak euskal wikipedia egiten duten
guzti-guztiei, artikulu bakarra idatzi duten denei eta baita lan
gehiago hartzen dutenei ere. Ez doa spama doan abiadan, baina ez da makala euskaldunok egindako lana. Biba euskaldunak!

———-
Gipuzkoaeuskara.net webgunetik hartu dut idatzia, baina hainbat blogarik eman dute idatziaren berri. Horratx hemen ere:

Euskarazko Wikipediak, 25.000 artikulu

wikipedia.gif

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Muga gainditu duen 25.000 artikulua Euskal Herriak Bere Eskola izan da. Aurrekoa, Finlandiako Maunu herriaren ingurukoa izan da, eta 25.001.a Sunset Boulevard filmaren ingurukoa.

Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere
komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea
edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei «wikilari» edota
«lankide» deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde
profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen
duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen
baitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.

Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian
auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik
jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako
proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.

Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez,
beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak
izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan
eta aske banatzeko sortu genuen proiektua. Horretan sinesten dugu:
internauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio
ahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo
behar izan gabe.

Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.

Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,
euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta
horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan,
sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia;
denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako
sorturiko edukia biltzen duena.

Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork
hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun
berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira.
Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,
senidea… izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta
sustatzaile.

Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga
Euskarazko Wikipedia

mikrouhina apurtu jaku

Bueno, ez jaku apurtu mikrouhiña, apurtu jakuna da atia zabaltzeko funtziñua daukan plastikotxo bat, plastiko txiki bat. Hori esan doskue teknikarixek. Oin, esan dosku hori konpontzia baiño barrixa erosteko, horixe dala merkiagua eta logikuagua.
Baiña guk ez daukagu barrixaren biharrik… oso ondo dabil, hiru urte baiño ez daukaz, osorik dago, bizkorra da, gehixagoren biharrik ez daukagu… Eta ez da logikua, ze demondre!
Baiña ez, ez doskue konpondu be egingo, ezta karuagua izanda be.
Eta halaxe eskuko telefonuekin, telebistekin, dvd-ekin… Ez dakit, ez dakit. Ez dot gustoko, baiña…

Pais Vasco

Sustraian ikusi dut oraintxe Bartzelonan egin berri den elikagai azoka. Publizitate itxurako erreportajean Idiazabal gazta, Kalitatea, ardoak, gozogintza, sagardoa… ondo. Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Sailburuari ere jaso dizkiote adierazpenak eta itzuli beharra ere izan dute, zelan ez. Baina bideoan ikusi dudan paisvasco.com-ek erakarri du nire atentzioa. Ordenagailua hartu eta sartu naiz. Zeinena da paisvasco.com? kudeatzen da? hori da gurearen irudia? ggggggrrrrrrrrrrr.

Webgune horrekin zur eta lur geratzen nengoela EITBkultura hasi da ETBn, gustuko saioa hau ere. Kepa Junkeraren proiektu baten gainean ziharduten, “Euskadin grabatua”. Junkerak: El respeto a su entorno, cercano, influye a nivel universal… Naturatik jasotako soinuak izango ei ditu Junkeraren proiektuak: ura, haizea, ura eta lurra izango ei dira oinarri. Euskararen soinua jasoko ote duen… gggrrrrrrrr.

Euskalgintza vs. herrigintza: herrigintza irabazle

“Bezperaren bezperan”-en irakurtzen nuen atzo: Erakundeen munduan ez ezik, erakundeetatik kanpokoan eta are erakundeen kontrakoan ere, <<euskalgintzak>> eta <<herrigintzak>> elkarrekin talka egiten dutenean, lehenbizikoa ateratzen da galtzaile.

Eta zer pentsatu handia ematen du egiaztapenak… zenbat eta zenbat herrigintzaz berbetan eta gaztelera hutsean… eta errealitatea da bai, baina euskalgintzak galtzaile izan behar ote du beti?

Talde politikoetako liberatuak, sindikatuetakoak, talde ekologistetakoak, gazte eta ez hain gazte iraultzaileak, musika munduko elkarteak, han eta hemengo elkarteetako presidenteak, testu bat euskaraz idazteko kapaz ez dien politikariak… herrigintzaz beti jardun izan dut positiboan, baina ez da ez herrigintza eredurik onena euskara bazter lagatzen duena, redio!

Elebitasuna

Burutik kendu ezin dudan arren (pentsa familiak), ahaztu minutu batez ez hanka eta ez bururik ez duen atentatuaren gordintasuna.
Adierazpenak eta adierazpenak entzun ditugu, grabatu, editatu, eman… Dena eta denetarikoa jasotzea izan da gure nahia eta hein batean lortu ere lortu dugu.
Izan da adierazpenak euskaraz ere egin dituenik, eta erdaraz ere egin dituenik, zelan ez. Baita bakarrik erdaraz eta bakarrik euskaraz egin duenik ere. SER katekoa haserretu egin da, bai, euskaraz bakarrik egin dutenean haserretu da bakarrik. Badakizue, elebitasuna.

Bizitza bizitza da, handiena

Imanol Murua
kazetariak idatzitakoa oso osorik mezu honetan. Idazten ekin naiz,
baina asmatu ez. Ulertu ere ez dut ulertzen gertatzen dena eta azaldu… ezin berbak josi saiatu naizen arren. Berria egunkaritik hartua:

Zaila da bizkarrezurrean behera hotzikara ez sentitzea, albistea
entzunda. Euskal herritar bat beste euskal herritar bati hurbildu zaio,
gizaseme bat beste gizaseme bati, bost tiro eman dizkio eta hil egin
du. Isaias Carrasco, 42 urteko arrasatearra, PSE-EEko zinegotzi ohia.
Bi alaba eta semea, aitarik gabe. Emaztea, alargun. Gurasoak, semea
betiko galduta. Inoiz konpondu ezingo den kaltea.

ETAk erabaki du Isaias Carrasco hiltzea. Giza eskubideen artean
oinarrizkoena, bizitzeko eskubidea, kendu egin dio euskal herritar
bati, giza eskubide guztien jabe beharko lukeen gizasemeari.

Garai batean PSE-EEko zinegotzia izan zelako aukeratu bide du
ETAk Isaias Carrasco. 2003ko hauteskundeetan 2.375 arrasatearren botoa
jaso zuen zerrendako kidea. Ikuspegi politikotik, gaur egun inolako
ardurarik ez zuen herritarra. Bizkartzainik ez zuena. Alderdi
sozialistako militanteen artean, katebegi ahulena.

Kargurik gabeko militantearen aurka eginez, alderdi
sozialistari bete-betean jotzeaz gain, PSOEko -edo PPko- kideen artean
jomuga izan daitezkeenen taldea, mehatxatuen taldea, izugarri handitu
du ETAk, lehendik ere oso zabala zen zirkulua are gehiago zabalduz.
Lekutan daude Komando Autonomo Antikapitalistek 1984an Enrique Casas
senatari sozialista hil zutenean -hauteskunde kanpaina baten bukaeran,
hura ere- ETA militarrak eta Herri Batasunak hilketa hura arbuiatu
zuteneko garaiak, politikari bat hiltzea onartezintzat zutelako.

Ataka zailean dago ezker abertzalearen ildo nagusia, bere
osoan. Joko politikoaren zelai ofizialetik kanporatua, buruzagi
politikoak espetxeratuta, eskuak lotuta eduki nahi dute Estatuko
aginteguneek. Politikaren zelaian pausoak emateko ezinduta, egunetik
egunera zailago du prozesuaren alternatiba prozesua dela sinestea.
Politika egitea eragozten badizute, nekez sinetsiko baituzu politikaren
aukeratan.

Eta, ataka horretan, bidegabekeriari bidegabekeriarekin
erantzuteko hautua egin du ETAk. Batasunak, EAE-ANV eta beste
hainbestek jasaten duten bidegabekeria politiko eta humanoari
erantzuteko, autobideko ordainleku bateko langilea hil du. Gorpu bat
mahai gainean, Espainiako Gobernuaren eta alderdi nagusien politika
baldintzatzen saiatzeko.

Jatorrian, arazo politikoa dago. Itsuak ere ikusten du. Gatazka
politikoa. Herri baten erabakitzeko eskubidearen ukazioa. Jakina da
gatazka politikorik gabe ETArik ez legokeela, hilketarik ez legokeela.
Baina itsuak ere ikusten du gatazka politikoa konpondu ezinik
jarraitzearen ondorio derrigorrezkoa ez dela ETAk ekintza armatuak
egiten jarraitzea. Atentatuak egitea, ETAk esku artean dituen
aukeretako bat da. Isaias Carrascoren heriotza, ETAren erabakiz ekidin
zitekeen tragedia da.

Atentatu bakarra den, edo ziklo armatu gordin baten hasiera,
ETAk erabakiko du. Gertaera honek ezker abertzale politikoan
zalantzarik gabe eragin duen ezinegonak biderik egingo duen, inoiz
jakingo dugu. Eta atzokoak konponbidea zer neurritaraino zailduko duen,
denborak esango du.

Bitartean, Bernardo Atxagak idatzi eta Jabier Muguruzak abestutakoa gogoratzea merezi du. Bizitza, bizitza da.

‘Un tesouro português’ plaentxiarren eskutik: Ventos de Saudade

Plaentxiarrek bertakotutako kantu portugaldarra, zehatzago. Zergatik fadoa? Amalia Rodrigues-ek dioen moduan:

Amodioaz, zeloez,
hausterre eta suaz
min eta bekatuaz
hori dena badenez
hori dena da tristea
dena da fadoa.

Gustuko dutelako dira fadolari plaentxiarrak, edukiak, kantuerak eta musikak erakarrita: gitarra espainiarrarekin eta erritmoari egoki eutsiz: Jon Basauri; gitarra portugaldarrarekin eta musikaren pisua eramanez: Domentx Uzin orkestra gizona; zeharkako txirula fado taldeetan ikustea oso zail den arren ondo josten diren melodiak haizeetan: Ane Ugalde; ahotsean, berriz, erregistro zabaleko ahots garbia eta sakona, Chaile-a esku biekin hartuta ahotsa nahi eran goratu dezakeena: Arianne Unamuno.
Lau taldekideak dira kantuen aurkezle, hitzen itzultzaile edo kantuen norakoen azalpen-emale. Irudikatzen du inork Portugalera bidaian joan, Portugaleko lau seme-alabarekin tril egin eta euskal kantuez osatutako dozenatik gorako errepertorioa entzutea, esaterako Coimbran? Ba utopiatxo hori errealitate egiten dute Ventos de Saudade taldekoek. Benetako lau euskaldun fadolari portugesez kantuan, euskarazko azalpenak lagun eta sentimenduak eraginez.
VentosDeSaudade

Lisboako zerua ikusi zuten Espaloia Kafe Antzokira gerturatutako 200 lagun inguruk. Txaloak Amalia Rodrigues edo Misiaren fadoetan. Bisetan Marizaren hiru: Recusa, Loucura (musikari poeta eta entzuleak gogoan hartuta) eta Faco Curvo. Maria Bobonneren bat ere jo zuten horrela esaten duena:

Bem pensado
todos temos nosso fado
E quem nasce mal fadado
melhor fado não terá.

Izan ere, ondo pentsatuz gero bakoitzak badu fado bat eta Espaloian batutako jendetzak 15 fadoren artean aukeratzerik izan zuen. Ibiltarte handia duen ikuskizun duina.
Goizeko laurak baziren eta gu fadoak entzuten oraindik. Sarri moduan, bigarren kontzertuak ematen du, gutxienez, taula gainekoak beste. Fadoak eta fadoak ordu txikitan, eta aspaldi entzun bariko euskal kantu batzuk, eta rockeroagoren bat ere… Geratzen direnek bakarrik gozatzen duten horiek mometuok.  Zelako gaba ona!