Bertolt Brecht blogaria litzateke

Irakurtzen dut Keuner Jaunaren Kondairak liburuan: Lehen Mundu Gerra amaiturik Alemaniako antzerkigintzan nor izatera heldu zen Bertolt Brecht. Antzerkiaz gainera irratian ere lan egin zuen. Berehala ohartu zen Brecht hedabide berriaren ahalaz, eta baita baliatu ere. Kontsiderazio teoriko jakingarriak ere utzi zizkigun (1930, Radiotheorie). Hori ere bada Brechten ezaugarri: hedabide guztiak hartu zituen aintzat, den denak baliatu zituen bere helbururako: dela antzerkia, egunkariak direla, irratia zein zinema.

Ez dago dudarik, Brecht blogaria litzateke gaur.

Getarixa: agurra arrantzaliari, aittari

Zelako inkultua naizen! Begira 20 minututik gora eta ezin jakin arraiñekin datozen edo arraiñetara doiazen. Bai, fan doiaz. Fan egin dira.
Unaxek, 3-4 urteko umiak, jakin dau aitta badoiala. Amorruz konturatu da aittak agur egin dotsanian eta berak ezin ezta patxo bat emon be. Portuan emon dotsana gertukua zan ondio.
Emakume dezente portuan eta gizonezkuekin betetako barkua urruntzen. Aitta emozionauta begira. Mutikua negarrez blai, eutsi ezindda kontsolatu gura izan dau mutikua amak. Gu be larri, zirraria erain dosku hiruko familixiak. Lehorreko ezjakin hau begixak bustitta.  

Blogaria: kazetari multimedia

Zer multimediago bloga baino! Ez da eguneroko (asteroko? hilabeteroko?) idatzi soil bat, idatziarekin batera jarri daiteke podcast bat, argazki bat, bideo bat, mapa bat, aurkezpen bat… danerako dago aukera eta aukera guztiak doan dira. Doan dira erabilpen minimoak, behintzat, eta askotan nahikoa ere badira. Asko daude, eta onak ere makina bat. Erabiltzen ditudan adibide batzuk (gehiago daude, zelan ez):

Ez, ez dihardut txinoz berbetan. Interneten nabigatzen dakienak erraz asko erabiliko ditu aipatutako bostak. Nik ere erabiltzen ikasi badut zuk ez duzu ikasiko ba!

Bai, kazetaritza aldatu da, baina ez dakit kazetariak aldatzeko prest dauden. Ez dakit, sikiera, kazetaritza fakultatean ere multimedia zentzu hau erakusten den. Badirudi zailagoa-edo behar duela hamarnaka urte kazetaritzan diharduanarendako, baina kazetari gazteenek ere ez dute ba ahalegin berezirik egiten… Ez, ez diot soldatapean egiten dutenaz, blogek behar dute norberanetik ere. Horregatik ere gustatzen zaizkit, ez direlako derrigor soldatapeko, zerbait dagoenean idatzi daitekeelako eta ez dagoenean ez. Aukera bat delako, futbolean jokatzea moduan, edo telebista ikustea, edo bizikleta hartzea.

Bloga ez da guaiada bat, bloga ez da idazle txoropito batzuen jugetea, bloga ez da bakarrik jolasa. Blogak komunikatzaile izatea ahalbidetzen du, iritzi emale eta jasotzaile, kazetari. Kazetariak prest daude? zu prest zaude?

Zaharrak barri

Bilbon nintzan atzo, illuntze-gaba partian. Durangotik be 03:30ak
inguruan pasauko giñan, baiña jo deidan barrixak diran kontuak be
aittatzera.

Zirkua ikusi dot barri-barri. Karpa ederra,
trapezista onak, mago ona, breake-dance saiotxua… denbora galtzerik
bapez. Zahar egotekotan animalixak, tigriak batez be. Umetatik zirkorik
ikusteka eta ez nintzan damutu fan izanaz.

Musikia zahar. Gehixenetan zahar, zaharregi. Euskal
tabernetan Gozategiren lehenengo diskua eta Muguruzarena. Txosnetan be
zaharrak nagusi eta erderaz bada hobeto: Ripen bi kantu jarraixan, La
Polla
Algarakuak zahar baiña barri: Potato taldiak zahar soiñua
ekarriko dotsa zenbaitti belarrira, baiña oso kontzertu gaztia egin
zeben, landua, zaindua, dantzarakua… Bilboko Kafe Antzokixan be ondo, reggae
eta ska asko eta Bide Ertzean moduko pop taldearen kantu barrixak
sorpresa ona gaberako. Txomin Barullokuak moderno: Fangoriaren
azkenarekin, esaterako.

Txosnak barri: musikia zaharra, esandako moduan, baiña
txosnak… luxuzko txosnak dare Bilbon. Haundi, eder, garbi, soiñu ona,
zerbitzu bizkorra, eszenarixuak prestatuta… Algarakuena bereziki edarra
eta aterperik haundixenakin.

Atzoko egitaraua zahar-barri: Baron Rojo, bueno
komentarixorik be ez dau merezi 25 urte bete dittuan taldiak. Bestetik,
euripian be kantuan (eta ondiokan geratzen bada inor enterau ez danaç9
Sandra Love-ek jardun zeban. Egaztearen proposamena ei zan eta EITB guztia
saiatu da propagandan. Informatibuetan atzo,
informatibuetan gaur, promo berezi bat telebistan… Taberna batian ikusi
giñuan Love, espektakularra. Jendia siñadura eske, jende pilla bat
agurtzen… Telebista efektua? Gazte asko, barriz, txosnetan. Gazte-gaztiak taula gaiñian,
odol barrixa! Ikusteko goguarekin geratu naiz zaharra izan, baiña
neretako barri-barri litzaken antzezlana, Josep Maria Pouren “la
Cabra”.

Falta jaku bai musika barrixa, txosna barrixak, egitarau
barrixak, zirkua barriztia,.. formula zaharrek ez dabe balio ezer
eraldatzeko.

Gu baiño hobeto bizi dana kabroia galanta!

Asko ez dala egon naiz gura dozun gorputz atalera ur-txorrostadia botatzen dotsuen leku baten. Bai, masaje eta guzti. Eta hara fan ostian pentsau dot barberuanera be fatia eta halaxe fan naiz. Itxitta dauka barbererixia Manolok 26ra arte, harek be merezittako oporrak, zelan ez. Asmua zan egunetako hau bizarrau kentzia. Sekula ez dosta iñork bizarra egin, baiña ur-txorrotadak hartzera ausartu eta gero oporrok bordatzia pentsau dot lortu ez arren. Bizarra kentzera fateko erabakixa hartzen bi motibok lagundu doste:

  1. Pako Aristik.
  2. H.M. Enzensbergerrek idatzi eta Ordorikanetik ikasitako kantuak.

1) Pako Aristi
Zutabe hau bai, derrigor irakurtzekua egin da udan. Gustuko dot bai modua
bai edukixa. Handittik hauxe: hamarkadotan kontsumismo tonak jaurti
dizkigute gainera, ongizate maila oso altura igoarazi gaituzte, oso
ondo bizi gara gehienok. Idealik gabe utzi gaituzte. Eta, edukita ere,
ideal horiek mantentzeko argumenturik gabe utzi gaituzte
. Ados nago
Aristik esaten dabenakin. Jarraitzen dau: Ezkertiarren papera gizartean formulatu
beharra dago
. Hau da hau! Ez dakigu ezta jakin be zer dan ezkerrekua
izatia gaur egun. papera formulatu? definiziñua bera be… Banenguan ba ni gaur egun ez zeguala diferentzia haundirik… danok be erreztxo bizi ete gazen marraren hemengo aldian… Eta ez pentsau hau kale kontzientziaren kontu bat danik bakarrik ze mailla intelektualian be ez dot uste erantzun garbirik emoten danik.

2) Kantua: Berreziketaren zailasunari buruz (Hans Magnus EnzensbergerRuper Ordorika):
Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.

Teknikariak kazetari edo kazetariak teknikari?

Hauxe irakurri dut  Alzadoko webguneko elkarrizketan. Galdetzailea Llop da, erantzuten Eduardo Manchon.

Pau Llop: “Es mas fácil que un programador aprenda de periodismo que un periodista aprenda a programar”…

Eduardo Manchón: Exacto. Aunque un periodista y un
programador pueden tener ideas igual de brillantes, tener control
absoluto sobre la ejecución es crítico para el éxito y eso un
periodista, o cualquier perfil no técnico, no lo tiene. La web es un
medio sin estandarizar, muy artesano y que evoluciona de manera muy
rápida. La tecnología para crear webs sigue sin ser una commodity que
se pueda “encargar” a un tercero como se contrata el agua y la luz.

Eta nik hain argi izan dut errazagoa dela teknikariak kontratatzea lan puntualagoa delako… kazetariak baloratuago-edo ditut. Akaso ni neu ere perfil horretatik gertuago nagoelako izango da.

Baina benetako galdera beste bat dela dirudi. Egingo nioke Manchoni. Zer da benetan garrantzitsua Interneten: edukia edo teknologia?

Nik argi daukat: edukia.

Donostiako suzko-erroberak

Ikusi barri dittut suzko-erroberak telebistatik. Zuzenian emon dittu gure telebista publiko euskaldunak itzuli biharra euki barik. Burrundadia ez dago itzuli biharrik eta bai argixa bai koloriak be berbak jarri barik antzemoten dittugu. Zaillagua da Kontxako jendiaren txalo zaparradiari berbak jartzia. Euruak eta euruak zerura botatzen ikusten daozelako izango dira txaluok?

Kamara dezente jarraipena egitteko. Bost bat-edo kalkulau dot nik 16 minutu inguruko suendako: planuak Kontxan dagon jendiarenak, suaren planuak, gipuzkoar guztiok ordaintzen doguzen Kontxako erromarianak, beste pareren bat suei begira-eta…

Pirotecnia zaragozana
ren suak txaloz hartu dittu jendiak. Traka motza dala esanaz hartu dabe berbia aurkezliek, ostian. Diñue: erritmo faltia egon dala, kontuan hartu ez eta  ez debela zenbat iraun daben esaterik euko, irudi originalak izan dirala (bihotzak egin dittue zeruan, pentsau!) eta euripian amaieria emon dotse suzko-erroberoi bihar arte esanda. Bai, bihar be zuzenekua egongo dala ulertu dot nik. 23:55ak dira eta amaittu da saiua, oin Burusoiltxoren kapitulo bat jarri dabe. Ondo loin!

Chavez 7 ordu eta 43 minutu zuzenean!

Irakurtzea egin dut El Pais paper-prentsako ‘La revolucion televisada’ artikuluan  Chavez jaunaren errekor berriarena: ez da ba egon telebistako zuzeneko programan zazpi ordu eta berrogehita hiru minutu?

Bai, 7 ordu 43 minutu kamaralarien aurrean, programa bakarrean. Abuztuaren 5ean jardun ei zuen.

Gizon honek blog bat behar du derrepente! Joan naiz bere izenean dagoen blogen baten bila, baina kale. Antza,  ez dabil ondo, berea dena. Kontrakorik ikusi dut, kontrako fanatiko batzuena:  ladictaduradeltiranochavez.blogspot.com/ .

chavez
Arrazoiz deitzen zaio chavez telebista… Telebisten lege berria erraz beteko luke, ji, ji, ji.

Herri mugimendua-Un movimiento ciudadano: Bergara 1970-1980

Da batian irakurtzen da Manolo Cainzosen liburua, bizkorregi eta dana. Badare gai batzuk gaztiok gazenondako erakargarri diranak (huelga eskubidia 1977kua dala, sufritzen garen elkartien legia 1964kua, demokrazia aurreko lehenengo udala, ikurriña jartzia balkoietan, Askatasunaren ibilbidiaren barri, Txiberta, Bergarako Alkate Taldia edo oin berriz Euskal Herriko karteletan irakurri leiken laurak bat eskaeren barri…) Beste batzuk, barriz, ondo dare bizi izan dittuanandako, baiña lartxo dira eskolaz eskolako deskribapena-eta, luzetxo aukeran.

Atenziñua deittu dostenen artian Bergarako Kultura Ekintzaren barri emoten dabenekua. Gustau jata herrixaren ekarpenen autogestiñuaren zatixa. Bergarako Kultura Ekintza sortu zeben hezkuntza eta kulturan zeguazen hutsuniak betetzeko (1967ko martxuaren 17xan). Lorpenen artian, gizarte osuaren partaidetzarekin konponbide ekonomiko barrixa asmatzia, herrixaren ekarpenen autogestio plana bultzatuta. Kultura eta hezkuntzaren onerako egin zittuen pausuak:

  1. Erakundetu.
  2. Danei iritzixa eskatu, adostu.
  3. Lelo zabala aukeratu:  “eraikuntza denon artean eta denontzat”.
  4.  Laguntzak: udala, enpresak komertziuak eta bazkidiak inplikauta.

Emoten dau gaur egunerako be ez dala txarra ze kulturia funtzionarizatzen ete dagon…

Liburuan gai asko gain-gainetik pasatzen dira. Hamarkada horretan seguru egon zirala iritzi ezberdinak, egon zirala alde eta kontrakuak… esaterako alkatiak mendixan batzen dirala esaten da, baiña ez nun, ez noiz… eta hor egon ziranek euko dabe esatekua… ia hori batzera animatzen dan inor. Elgetan jaixotako eta Alkartu-Nai elkartzeko bultzatzaile Jose Luis Elkororen liburu bat gustura irakurriko neuke, esaterako.

UNED be askotan aittatzen da, alde positibua beti. Liburua amaitzen niharduan eta  pentsatzen neban zeozer aittatuko zebala UNED -en euskal adarra itxi izanaz (bai, baitta aztergaia ez izan arren be). Hori gertuagotik bizi izan neban Xabier Pardorekin neukan harremanagaittik, Elexpururekin, edo barriki Gerardo Elortzak kontautakuengaittik. Cainzos be laguna dot, herrikidia, euskaltzalia eta euskalduna. Liburua, ostera, erderaz irakurri dot, errazago-edo egin jata eta gaiñera eskumako aldian egotera errazago-edo fan jata bistia erdarazkora. Eta egixa esan, ondo orraztuta dago euskerazko aldia… en fin, gazteleraz be ikasi biharko dogu-eta ☺

Oh.: liburuaren aurkezpenaren berri goiena.net-en.

Vascos: Euskal Herrikoak? euskaldunak? erkidegokoak?

Euskadi Irratian Maria Bitoria delako 72 urteko emakumea zen berbetan Antton Aranbururekin: Gipuzkoako herri batean jaioa, asko bidaiatzeko aukera izan duena, sei-zazpi hizkuntza ikasitakoa, txiki-txikitatik berezia zela aitortzen duena, liburujale amorratua… Aspaldian, Kariben bizi dela ulertu diot (eitb.com -en jardun dut bila, baina datu gehiagorik ez eta ezin zehaztu). Han, beti esan ei du “Vasca” dela. Barru barruan duen sentimendua ei da, politikaz gaindiko sentimendua, esan duenez.

Gira eta bueltaka berriz!

Astebete ez da Valladoliden somos vascos erantzun niola arraro berbetan igarri eta galdera egin zidan Mil Vinos tabernako zerbitzariari. Bigarren txikitoarekin galdetu nion ia zer ulertzen zuen berak vascos horretatik. Eta hark: Pues  de la comunidad autónoma!.

Eta bai, baskongadetakoa naiz, baina lehenago euskalduna, eta gero Euskal Herrikoa. Ez zen asmoa  nire burua baskongadotzat definitzea. Hori bai, gaur gaurkoz ere ez dakit nola erantzun beharko niokeen berriz ere galdetuz gero. “vasco” berriz? “euskaldún?” “Navarro?” edo “De Euskal Herría”, akaso?

Zerbitzariak beste trago bat  gonbidatzeko balio izan zuen, behinik behin.  Atera ahala zioen: No quería crear un problema… Guretzako ordu erdiko eztabaidagaia izan zen. Halaxe kontuak, ardoak onduak.