Hamaika arrazoi blogari izateko

  1. Informatua izateko. Norbera informatuago izateko modua da. Niri balio dit gai honen edo haren gainean gehiago jakiteko. Googleri astindu bat eman eta sakondu. Egindakoak balio dion irakurleari? Berak erabaki dezala berriro bisita egin edo ez aukeratuz.
  2. Euskaldunon komunitatea handitzeko. Euskara sarean egotea garrantzitsua delako bai hizkuntzarendako eta bai euskaldunondako. Euskalkiak egotea ere garrantzitsua dela uste dut.
  3. Irakurri ere gustura irakurtzen ditut… zergatik ez nire harritxoa jarri? 3 irakurle baditut nahikoa da. 3 irakurleko blog askorekin milaka irakurle geundeke euskaraz irakurtzen… Irakurtzen al dira horrenbeste euskaraz dauden liburuak edo?
  4. Idaztea ez da tortura bat. Gozatu daiteke idazten. Ez dut uste behar bat denik, baina gustuko dut.
  5. Beste jende baten iritzia jasotzeko zuk duzun iritziaren gainean. Oso interesgarria da eta batzuetan jasotzen diren erantzunak hain dira osagarri… baita norbere mezua baino askoz hobeak ere, sarri.
  6. Moda bat baino gehiago komunikazio bide bat delako. Oraindik gogora datorkit idazle jende batek-eta zelan egiten zuten trufa blogintzaz. Badatoz blogari izatera eta gero eta gehiago dira. Baita orduan blogariak arraroak zirela uste zutenak ere. Gainera, idatzi batzuekin horrenbeste paper zikintzea ere 😉
  7. Memoria txarra dugunondako badaukagu artxibo bat erabilgarri bat, etxean lekurik okupatzen ez duena eta artikuluak topatzeko bilatzailearekin.
  8. Idazteko leku honek nire zentsura bakarrik duelako. Gune libre bat da eta neu naiz neure buruaren editorea. Nik telebistan, irratian, Interneten eta paperean egiten dut lan, baina hango jarrera guztiz neurtua da, profesionaltasunak eta ardurek horrelaxe eskatzen dutelako, besteak beste. Blogean, berriz, nik erabakitzen dut argazkia jarri edo ez eta zelakoa, gai hau sartu edo paso egin, noiz eta zelan idatzi, luzera…
  9. Blogari izatea jardun bat delako, aktiboa. Blog bat eduki edukitzeko… ez! erabiltzeko dut blog hau eta jardutea gustuko dut, geldi egotea baino gehiago.
  10. Balio dit pista ez galtzeko. Teknologiarekin zerikusia duten gauzatxoak probatzen ditut blogean, beste blogari batzuk jarraitzen ditut eta adituagoen esanak nirean frogatu…
  11. Ez delako derrigorrezko eginbehar bat. Ez da bizkarrean daramadan ehun kiloko harria. Orain idazten dut eta zeinek daki gehiago idatziko ote dudan. Ez da inporta. Blogak jaio eta hil egiten dira. Ona litzateke jaiotzak gehiago izatea, hala ere.

Lagun batek blogari izateak duen puntu nartzisistaz berba egin zidan atzo gauean eta hau idaztera bultzatu, hein baten. Ez, ez da egoa handitzeko, ezta nire iritzia ematea jasotzailearentzako derrigor uste dudalako, ez moda bat delako, ez guaiagoa naizelako horrela, ez modernoagoa naizelako, ez… Ez! Inor ez da arrarotzat hartzen gau-mahaian gordetzen dituenean idatzitako paper puskak, ezta? Ezta liburuak edo iritzi artikuluak argitaratzen direnean, ez?

Gladys

Ordenagailua emetatuta nuela etorri da Gladys bulegora, 20:00etan. Ez da etortzen den lehenengo aldia, antza. Esan didanez neska batek lagundu ei du beste behin ere, lankideren batek. Oraingoan, faxez bidali behar zuen dokumentu bat egingo diodan galdegin dit. Zelan esango diot ba ezetz!

Badaki hau ez dela lekua, baina oso adeitsu eta gozo eskatu dit laguntza. Ez dugu faxa bulegotik bidali “nik badakit hemendik bidalita doan dela, baina hau egiteko lekua badakit badagoela Arrasaten” dio.

Eskerronekoa da Gladys. Berak esandakoa idatzi dut orri batean eta baita fotokopia atera ere “celula de Identidad” delakoari. Berak gura zituen berbekin eta nortasun agiriarekin lagunduta eraman du orria.

Yo, Gladys Pardo de Zelaya autorizo que Carlos Enrrique Pardo Ramos con C.I. 46XXXXX con residencia en Santa Cruz (Bolivia) que pueda realizar los trámites correspondientes y que le otorguen el certificado de antecedentes penales.

Es cuanto certifico en honor a la verdad:

Gladys Pardo de Zelaya
C.I.: 32XXXXX

Nire minutu biri halako balioa aitortu dio… Gura duzunerako Gladys.

Elkarrizketa: “Internetek euskara gehiago behar du, gehiago eta gehiago”

Gaztelumendi.org blogerako elkarrizketa eskatu zidan Patxik. Ni ere eskean ibiltzen naizenetakoa naiz-eta… Orain ere eskatu diot  laguntza podcast-arekin proiektutxo bat egiteko. Forma hartzen badu ekarriko dut Etxebarri blogera.

Elkarrizketan ez diot ezer tumblr-en kontu bat zabaltzeko modukoa, baina akaso norbaiti gustatuko zaio. Argazkia, behintzat, orain dela 8 urtekoa da eta gazteago banago 🙂

Elkarrizketa: Iban Arantzabal: “Internetek euskara gehiago behar du, gehiago eta gehiago”.

Gure herrixa posturazalia da, auzua be bai

Gustoren ikusi eta gogokuen doten posturetako bat bonboniana izan zan. Seguruenik barru-barrutik bizi izan giñualako kuadrilla guztiak. GOITBko lankidiek erreskatauta ordukua irudittan. Kazetari lanetan zein eta… 🙂 Ia animatzen dan besteren bat bonboniakin.

Gure kuadrillan egon dira gehixago: “ezetz Urbixara 35 minutuan” edo “baietz zuen kuadrillakuak baiño lehenago asto karreran”, edo “trontzan baietz zuek baiño bizkorrau moztu enborrok”, edo baietz ezer jan barik egon astebete, siropiakin bakarrik”, edo asko ez dala egin zeben mendi-antxitxiketaldixa: “Elgeta-Intxorta-Udalatx-Elgeta ibilbidia zeiñek lehenau”. Boteprontuan akordatzen jatazen batzuk baiño ez dira.

Gure herrixa eta baitta auzo izandakua be

Oin, barriz, 20 urte dala eginddako postura bat berriz egingo da, iraillak 6 betetzen dittuanian. Oingo astian betetzen dira 20 urte Uberako Kaxkajuai posturia irabazi zotsala Juan Martín Elexpuru Aiako erregiak (Uberatik Elgetara hiru aldiz ordubetian baietz eta ezetz). Eguenian, 19:00etan egin bihar dau berriz saiuoi. Oinguan postura barik, baiña Uberatarrren bat izango da epaille eta denpora-hartzaile. Ur-trago bat emotera gerturatu biharko dot, gutxienez.

Elexpuruk esaten daben moduan, “Badakik, hemen zoratuta eztagona, eztabelako nahi.”

Zelako inddarra daken posturek herrixa bizirik eusteko. Ezetz?

Beti zerbait: Felix urakana orain

Gaur akordatu naiz Mitch-agatik kilometro eta erdi igo zuen Xolotlán lakuaz eta San Francisco Libreko lokatza-kaleez eta baita hango eskolaz. Baina ez dira ez leku hutsak, ez dira mapa soilak, bizipenekin daude lotuta. Gogoan izan dut beste behin Saldaña familia eta Nikaraguako Berman anaiaren azken gutuna topatu arte ez dut bakerik izan. Gogorra da gero desgrazia bat izatea berriz akordurako akuilu… 2000ko uztailaren 16an idatzi zidan eta ordutik ez dut familiaren berririk. Jasotako letxe, pasarte batzuk:

Hola Ivan,
Quiero decirte que te extrañamos mucho y nunca te vamos a olvidar. Mama te manda saludos y Maria Belen cuando vino la otra chela pensaba que eras tu y preguntaba ¿dónde está Ivan? Quiero que muy pronto vengas para que juguemos balon cesto o gugar como lo haciamos, un saludo de Carmen y Daylyng. Recuerdo los momentos divertidos que pasamos juntos con cheche me lo salúdas de parte de Berman y que se acuerde de mi tal como lo hago yo.
Tu foto la tenemos en la pared y siempre te miro en la foto que nos tomamos en las casas que hicisteis. Me despido con un fuerte abrazo y un beso. Espero me disculpes por la letra.

Att.: Berman Juzmiel Saldaña. Tu querido hermano que te extraña.

Zer gehitu dezaket?       T_T

Bihar goizerako han izango duzue Felix izenarekin bataiatu duten urakana, Berman. Honezkero hasiak izango zarete beste behin ere neurriak hartzen. Urakanen Zentroak emandako informazioak dio, “herritarrak nahiz hauen ondasunak babesteko prestakuntza-lanak lehenbailehen egin” behar direla. 270 kilometro orduko dator haizerauntsia.

Berriz 1999ko egoera, berriz ere gauza bera, berriz ere egurra lehengoei. Gu, bitartean hemen, Internetetik berriok jarraitzen. Eroso. Erosoegi.

Eutsi Berman, eutsi.

tagzaniapaste
San Francisco Libre map – Tagzania

Bertolt Brecht blogaria litzateke

Irakurtzen dut Keuner Jaunaren Kondairak liburuan: Lehen Mundu Gerra amaiturik Alemaniako antzerkigintzan nor izatera heldu zen Bertolt Brecht. Antzerkiaz gainera irratian ere lan egin zuen. Berehala ohartu zen Brecht hedabide berriaren ahalaz, eta baita baliatu ere. Kontsiderazio teoriko jakingarriak ere utzi zizkigun (1930, Radiotheorie). Hori ere bada Brechten ezaugarri: hedabide guztiak hartu zituen aintzat, den denak baliatu zituen bere helbururako: dela antzerkia, egunkariak direla, irratia zein zinema.

Ez dago dudarik, Brecht blogaria litzateke gaur.

Getarixa: agurra arrantzaliari, aittari

Zelako inkultua naizen! Begira 20 minututik gora eta ezin jakin arraiñekin datozen edo arraiñetara doiazen. Bai, fan doiaz. Fan egin dira.
Unaxek, 3-4 urteko umiak, jakin dau aitta badoiala. Amorruz konturatu da aittak agur egin dotsanian eta berak ezin ezta patxo bat emon be. Portuan emon dotsana gertukua zan ondio.
Emakume dezente portuan eta gizonezkuekin betetako barkua urruntzen. Aitta emozionauta begira. Mutikua negarrez blai, eutsi ezindda kontsolatu gura izan dau mutikua amak. Gu be larri, zirraria erain dosku hiruko familixiak. Lehorreko ezjakin hau begixak bustitta.  

Blogaria: kazetari multimedia

Zer multimediago bloga baino! Ez da eguneroko (asteroko? hilabeteroko?) idatzi soil bat, idatziarekin batera jarri daiteke podcast bat, argazki bat, bideo bat, mapa bat, aurkezpen bat… danerako dago aukera eta aukera guztiak doan dira. Doan dira erabilpen minimoak, behintzat, eta askotan nahikoa ere badira. Asko daude, eta onak ere makina bat. Erabiltzen ditudan adibide batzuk (gehiago daude, zelan ez):

Ez, ez dihardut txinoz berbetan. Interneten nabigatzen dakienak erraz asko erabiliko ditu aipatutako bostak. Nik ere erabiltzen ikasi badut zuk ez duzu ikasiko ba!

Bai, kazetaritza aldatu da, baina ez dakit kazetariak aldatzeko prest dauden. Ez dakit, sikiera, kazetaritza fakultatean ere multimedia zentzu hau erakusten den. Badirudi zailagoa-edo behar duela hamarnaka urte kazetaritzan diharduanarendako, baina kazetari gazteenek ere ez dute ba ahalegin berezirik egiten… Ez, ez diot soldatapean egiten dutenaz, blogek behar dute norberanetik ere. Horregatik ere gustatzen zaizkit, ez direlako derrigor soldatapeko, zerbait dagoenean idatzi daitekeelako eta ez dagoenean ez. Aukera bat delako, futbolean jokatzea moduan, edo telebista ikustea, edo bizikleta hartzea.

Bloga ez da guaiada bat, bloga ez da idazle txoropito batzuen jugetea, bloga ez da bakarrik jolasa. Blogak komunikatzaile izatea ahalbidetzen du, iritzi emale eta jasotzaile, kazetari. Kazetariak prest daude? zu prest zaude?

Zaharrak barri

Bilbon nintzan atzo, illuntze-gaba partian. Durangotik be 03:30ak
inguruan pasauko giñan, baiña jo deidan barrixak diran kontuak be
aittatzera.

Zirkua ikusi dot barri-barri. Karpa ederra,
trapezista onak, mago ona, breake-dance saiotxua… denbora galtzerik
bapez. Zahar egotekotan animalixak, tigriak batez be. Umetatik zirkorik
ikusteka eta ez nintzan damutu fan izanaz.

Musikia zahar. Gehixenetan zahar, zaharregi. Euskal
tabernetan Gozategiren lehenengo diskua eta Muguruzarena. Txosnetan be
zaharrak nagusi eta erderaz bada hobeto: Ripen bi kantu jarraixan, La
Polla
Algarakuak zahar baiña barri: Potato taldiak zahar soiñua
ekarriko dotsa zenbaitti belarrira, baiña oso kontzertu gaztia egin
zeben, landua, zaindua, dantzarakua… Bilboko Kafe Antzokixan be ondo, reggae
eta ska asko eta Bide Ertzean moduko pop taldearen kantu barrixak
sorpresa ona gaberako. Txomin Barullokuak moderno: Fangoriaren
azkenarekin, esaterako.

Txosnak barri: musikia zaharra, esandako moduan, baiña
txosnak… luxuzko txosnak dare Bilbon. Haundi, eder, garbi, soiñu ona,
zerbitzu bizkorra, eszenarixuak prestatuta… Algarakuena bereziki edarra
eta aterperik haundixenakin.

Atzoko egitaraua zahar-barri: Baron Rojo, bueno
komentarixorik be ez dau merezi 25 urte bete dittuan taldiak. Bestetik,
euripian be kantuan (eta ondiokan geratzen bada inor enterau ez danaç9
Sandra Love-ek jardun zeban. Egaztearen proposamena ei zan eta EITB guztia
saiatu da propagandan. Informatibuetan atzo,
informatibuetan gaur, promo berezi bat telebistan… Taberna batian ikusi
giñuan Love, espektakularra. Jendia siñadura eske, jende pilla bat
agurtzen… Telebista efektua? Gazte asko, barriz, txosnetan. Gazte-gaztiak taula gaiñian,
odol barrixa! Ikusteko goguarekin geratu naiz zaharra izan, baiña
neretako barri-barri litzaken antzezlana, Josep Maria Pouren “la
Cabra”.

Falta jaku bai musika barrixa, txosna barrixak, egitarau
barrixak, zirkua barriztia,.. formula zaharrek ez dabe balio ezer
eraldatzeko.