Elgetako ahotsei omenaldixa

Urtarrillaren 23a be heldu zan eta horixe zan eguna Elgetako ahotsak proiektuan parte hartu zeben danei eskerrak emoteko. Elkarrizketetan jakiturixia laga doskuen gehixenak egon ziran han, eta batzun faltan familixakuak. Berezixa izan zan ordubetioi.

Nik pare bat bideo erabili nittuan aurkezpenian, baiña mezua bakarra izan zan: zenbat ikasi dogun elkarrizketetatik! Bideuok jartzen dittut hemen, baiña ahotsak.com helbidian topauko dozuz Herrixak, 84; hizlarixak: 1.251;
zintak: 1.614; pasartiak: 11.011; transkribatutakuak: 2.333;
audiuak: 1.463; bideuak: 1.638.

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Eskolia, unibertsidadia, euskerazko hedabidiak… bale. Baiña sekulako garrantzixa dauke edadetuen esanek. Bi arrazoigaittik:

  • Euskera ona darabillelako elkarrizketatuak, ederra. Egituratua, berbak ondo aukeratuta, zehaztasunakin, isiltasunak zaindduta…
  • Historixia trasmititzen doskuelako, erakutsi. Askotan, iñun idatzitta ez daren gaixak.

Gertukuenak dira euskalkixa bizirik eta kalidadiakin eusten laguntzen dabenak. Eusten eta zabaltzen. Ez gara aspertuko eskerrak emoten.

Eskerrik asko, baitta be: Oxel Erostarbe alkatiai, batetik; bestetik, Asier Sarasua eta Aintzane Agirrebeña badihardugu elkarteko kidiei. Baitta elkarrizketa egitten jardun daben Josu Mendikutei be. (kuriosua, laurak blogarixak 🙂

Literaturia gripiaren kontra

Egun batzutan jota egon naiz. Medikuak Gelocatil hartzeko eta geldi egoteko, epelian. Egunotan, epela etxian, eta horrenbeste ordu… bi modutan banatuta ikusten dittut bost egunok:

  1. Lehenengo hiruretan Interneti lotuago eta lanerako lagungarri izango jatatzen liburu pare bat irakurtzen jardun dot, amaittu ezindda. Baitta atzeratuta neukazen pdf batzuk be… En fin, larregi deskonektatzeka.
  2. Zapatu domekan, barriz, Interneti kasurik apenaz eta astebete dala erosittako liburuei egin dotset golpe: Gau ilunekoak, Aspaldiko lagunen bisita eta Zoaz infernura laztana. Hiru liburuak batera ezin eta bat aukeratu bihar…

Hiru liburutik batekin hasi

  • Aspaldiko lagunen bisita erosi dot ze horko ipuiñak ez dare beste liburuetan etarata, Mikel Elortzak ez zeban edozer aukeratuko, eta literatura modu asko topauko dittudalakuan nago, estilo diferente asko… Irakurriko dot.
  • Gau ilunekoak barriz, Gorosabelen kronikia eta eguneraketia irakurri ostian konbentzituago hartu dot eskuetan: “Eguneraketia: ¡12,50 euro balio jittuk bakarrik! Oin bai.
    Liburu perfektua dok”. Irakurriko dot.
  • Zoaz Infernura laztana: Hiruren kotra-azalak irakurri eta liburu honenak harrapau egin nau: “Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie; ametsari, pasio fisikoari, komenientziazko elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari…” Irakurri dot. Liburuan ikasi dot maitasuna sator-zulo bat dala, edo hori diño 30 urteko psiko-idazliak. Zehatz idaztiaren gaiñeko hausnarketak be badare eta ederrak dira. Gogorra belarrittakua galdutakuaren kontakizuna, irakurlia harrapatzen dabena, gripia errezago eruateraiño. Gomendagarrixa gaixorik ez dagonandako be 🙂

Osakidetza Explorer

Medikuangana fateko txandia hartzen jardun dot atsaldian. Bergarako anbulatorixora dozena erdi bidar deittu eta esan dosta amak: Internetetik be hartuko da ba seguruenik… Ama askoz modernuagua dala pentsatzen dot sarrittan.

Sartu naiz googlen: osakidetza klikatu-eta… Osanet, Euskadiko Osasun Atarira eruan nau bilatzailliak. Itxura argixa dauka webguniak, sorpresa politta izan da. Zita medikua hartzeko orrira heldu naiz segituan, argi eta garbi dana, baiña… baiña… KONEXIOAK HUTS EGIN DU!

OsakidetzaKAKA! berriz saiatu eta bapez! han onduan telefono bat, duakua: 900 840 884. Deittu dot, ia Bergarako anbulatorixoko telefonuan baiño bizkorrau eta Interneten baiño errezau hartzen neban txandia… Hango mutil majo askuak esan dosta zer pasatzen jatan. Pasatzen jatana da ez dotela erabiltzen Bill-i horrenbeste diru emoten dotsan Internet Explorer. Eta hori holan ba ezin egin erreserba Internet bidez. Mozillak ez dabela balio esan ez dosta ba telefonuan bestaldian zeguanak?  gggggggrrrrrrrrrrr. 

Berriz be telefonua hartu eta dale! Euskadi aurrera doian herrixa dala? ka!

Facebook gero eta erabiliagoa, baita bilatua ere

Hirugarren postuan dago “facebook login” Googleko berba bilatuenen zerrendan. Kuriosoa da. Hauxe zerrenda:

  1. sarah palin
  2. beijing 2008
  3. facebook login
  4. tuenti
  5. heath ledger
  6. obama
  7. nasza klasa
  8. wer kennt wen
  9. euro 2008
  10. jonas brothers

Nik ez dut horko izen bat ere topatu googlen, baina harritu egin naiz “Facebook login” hor egoteaz. Nik neuk ere orain urtebete baino askoz denbora gehiago pasatzen dut Facebook-en. Zerrenda atera dut hemendik: http://www.google.com/intl/en/press/zeitgeist2008/index.html Euskal Herrian zer den topatzen dena auskalo ze daturik ez dut topatu. Espainian topatzen dena gurean ere (hegoaldean) topatuko dela pentsatuta…:

  1. fama
  2. tuenti
  3. cintube
  4. facebook
  5. hi5
  6. fotolog
  7. myspace
  8. youtube
  9. badoo
  10. loquo

Sare sozialak zerrenda honetan ere bat baino gehiago. Hor egongo da mahatsa, antza, 2009an… Lagun batek esaten dit nerabeen kontu bat dela sare sozialen kontu hau, baina bai zera! nire sare sozialeko lagunek aspalditxo pasa zuten nerabezaroa…

Iraindu egin dituzte Nafarroako euskarazko hedabideak

Nafarroako Parlamentuak onartu ditu 2009rako dirulaguntzak Nafarroako hedabide euskaldunendako. Zenbat? Ba Nafarroako hedabideetan euskararen presentzia bultzatzeko 9.567 euroko diru
partida jasotzen dute aurrekontuek,
hau da, iaz onartu zen partidatik %96,7ko murrizketa.

Duintasunik ez euskararendako Nafarroan. Duintasunaren partez iraina jaso dute.

Eta gero eta diru laguntza gutxiago jasota hedabideak argitaratzearen aldekoa naiz, baina tamalez, oraindik, behar-beharrezkoak dira diruok. Gogorra da behar horren jakinean egon eta horrelako murrizketa egin izana. Gogorra, gaitzestekoa eta irtenbideren bat topatu beharko zaiona.

internet? Internet?

Jasotzea egin dut buzoitik BAT soziolinguistika aldizkaria. Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ditut, Javier Diaz Noci, Josu Amezaga eta Edorta Aranaren artikuluak tartean. Interesgarriak eta gomendagarriak “hedabideak eta euskara-plangintza” interesatzen zaizkionarentzat. Dena den, artikulu biok ez, lehenengo orri bi irakurtzea nahikoa izan da mezu hau idazteko aitzakia izateko.

Zelan demondre idatzi behar dugu: internet? Internet?

Nik beti idazten dut Internet, maiuskulaz. Baina bestela ere hasi naiz irakurtzen… lartxotan…

Informazioa: informazioa soilik

Horixe dio Euskadi Irratiak egin duen irrati-spot berriak. Etxerunzkoan entzun dut, Mezularia amaitu eta gero. Informatiboez dihardu iragarkiak auto-bonboa eginez. Baina “informazioa: informazioa soilik” izatea ontzat ematen da?

– Informazioa eta ez komunikazioa?
– Informazioa bakarrik?
– Soila dioenean purua esan gura du?
– Soila zer da, sinplea?
– Soila zer da, garbia?
– Soila esklusiboaren zentzuan?
– Soilik bai, eta iritziekin lagunduta ez?

Zer pentsatua ematen du soil berbak.

El Mundokoen azala

Azala behar da tiroka ezer konpontzen saiatzeko gaur, eta baita azal hau argitaratzeko ere. Hilketaz hitzik ez, ez du merezi.
Azal honetaz:

  • Argazki gogor hori, eta bigarren argazkia joku-kuadrilakoak kartetan segitu zutela esateko azpi-oin hau duena: Conpañeros de partida de Uria, poco despueés del mortal atentado. El segundo por la derecha sustituyo al empresario. Papereko edizio osoan ez duena esaten da omenaldia egiteko egin zutela partida, “Uriak begiratuz gero horrela ikusi gura gintuzkeelako” Euskadi Irratian esan duen moduan karta-jokoan jardundako lagunak.
  • Titularra: ETAk gobernatzen duela esaten, aluzinantea.
  • A 125 metros de la Basílica de Loyola, donde Batasuna, PNV y PSE NEGOCIARON EN SECRETO. En fin.
  • Eta gero literatura: le dispararon sin mediar palabra akaso, han egongo zen kazetaria…

 En fin, holaxe mundua. Atzo baino okerrago gaur.