El Mundokoen azala

Azala behar da tiroka ezer konpontzen saiatzeko gaur, eta baita azal hau argitaratzeko ere. Hilketaz hitzik ez, ez du merezi.
Azal honetaz:

  • Argazki gogor hori, eta bigarren argazkia joku-kuadrilakoak kartetan segitu zutela esateko azpi-oin hau duena: Conpañeros de partida de Uria, poco despueés del mortal atentado. El segundo por la derecha sustituyo al empresario. Papereko edizio osoan ez duena esaten da omenaldia egiteko egin zutela partida, “Uriak begiratuz gero horrela ikusi gura gintuzkeelako” Euskadi Irratian esan duen moduan karta-jokoan jardundako lagunak.
  • Titularra: ETAk gobernatzen duela esaten, aluzinantea.
  • A 125 metros de la Basílica de Loyola, donde Batasuna, PNV y PSE NEGOCIARON EN SECRETO. En fin.
  • Eta gero literatura: le dispararon sin mediar palabra akaso, han egongo zen kazetaria…

 En fin, holaxe mundua. Atzo baino okerrago gaur.

Iñazio donea, ai ze gonorrea

Honekin akordatu naiz gaur, Loiolako porrusaldarekin: “Azpeitiko mutila Iñazio donea, Azpeitiko mutila Iñazio donea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, a zer gonorrea, Iñazio donea”. Kantuarekin errazago sartzen direla berbok buruan ez dago dudarik.

Disko hori kuttunen artean izan dut atera zenetik. Izugarria izan zen lehen aldiz ikusi  nituenean kantuan. Dezentetan zuzenean ikusi ditut eta irakurtaldi zein kantaldi demasekoak iruditu zaizkit. Elgetako Gaztetxean egin zuten emanaldia bi alditan, demasa!

Diskoa geratu zaigu ordutik. Euskal Herrian gutxitan egin den moduko diseinu zainduarekin. Trokelatua, ipuin bat barruan, kolorez lepo… eta edukiz jantzi.

Handik aterata, Apoaren edertasuna diskotik :

Loiolan ageri da
Eder basilika
Zeruko zergazainek
Sakela kilika
Kristo zintzilika
Eder basilika

Fonotekan ezinbestekoa.