EMUN: lana euskalduntzeko kooperatibak 10 urte

EMUNek antolatutako ekitaldittik etorri barri nago. Pentsau dot kronikatxo bat egittia, baiña bai argazki kopuruagaittik, idatzittakuagaittik eta bizkortasunagaittik lankidiek baiño hobeto egingo ez dotenez EMUNeko webgunian sartu barri dagon albistia irakurtzera gonbidatzen zaittuet.

Bi izen aittatu gura dittut, baiña. Ekitaldixan egon ez diran izen bi. Bata Nepalen dagola esan dosta goizeko kafian Jexux Garmendia lagunak; bestia, Canadan dago, ingelesa ikasten-eta.

Emunen zenbateraiñoko garrantzia izan daben ez dot bizi izan, baina entzun da aipamenen bat. Nik bixak euki izan dittut goguan, bixak euki dabe neregan influentzia haundixa. Dauken txarrenetik be edango neban, zelan ez, baiña txar askorik ez daukenez… Onetik edan dot asko eta euskararen mundua gertuagotik ezagutu dot bixegaittik. Euskalduna izatia euskeriakin eta euskeria erabiltziakin bakarrik lotzen ikasi neban hamarnaka urte dala.

Gaur Julen Arexolaleibakin gogoratu naiz eta baitta Juan Martin Elexpururekin be. Julenekin irakasletzako eskoletan euskeriaren beharraz eta inddarraz konturatu nintzan (soziolinguistikia, Txepetx…) eta Juan Martiñek euskalkixaren onurak zeintzuk ziran erakutsi zostazen (Gerora Badihardugu…).  Horratx bi lagun ekitaldixan faltan bota dittudanak.

Ekitaldixa oso ondo egon da, hizlarixek laga dittue “dejada” batzuk eta horrek frontoiko pintxo artian komentatzekuak izan dira. Kantu emozionante bat be kantau da ekitaldixa amaitzeko “gero gura” eta berriz be Jon Sarasuaren eskua egon izana eskertu dogu entzuliok. Errepikia hauxe:

Gora-gura gara
gora-gura
Gure gero-gura
Gara gu

 Emun10Urte

Ino Galparsoro alkatiak emondako gomendixua gustau jata eta haretxi lapurtuta idazten dot hemen: EMUNekoak animatu pertsonetan eta elkartasunezko parametroetan lanean jarraitzera. Zorionak EMUN!

One comment on “EMUN: lana euskalduntzeko kooperatibak 10 urte

  1. Ni ere handik etorri berri naiz. Pozik etorri ere, ekitaldiko freskotasun eta indarra goguan hartuta. Ekitaldixaren hirugarren zatixa (enpresetako jendez osatutako bertso-antzerkixa) mundiala iruditxu zat. Duina, emozioz betea. Ez da erreza izaten, tonu ezberdinak ondo lotzia. Txalogarria iruitxu zat musikarien lotura-lana. Emunekoek ongi harilkatu ditxuzte 10 urtiak jasotzen ditxun bideoa, atal instituzionala eta aipatutako hirugarren zatixa.

    Politxa izan da lankide ohiak agurtzia. Bejondeizuela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude