Etiketaren artxiboa: vodafone

LOR EZAZU MUGIKOR BERRIA

Duela dexente aldatu nuen mugikorra, egia esateko ia ia 18 hilabete pasa dira Vodafonerekin azken aldiz sinatu nuenetik. Azken aldian milaka sms eta puntu eman zizkidaten mugikorrez aldatzeko asmoz; noski berriro ere, 18 hilabetez beraiekin egonda. Oraingoan ere esamesak eta katalogoa etxera iritsi berri zait, baina interneten irakurri dudanez “amago” delakoa eginez mugikor hobeagoa lor daiteke.

Zertan datza “amago” delakoa? Azkar eta labur azalduz, zure eguneroko konpainiari beste batera joango zarela sinaraztea, are gehiago, beste konpainia bati portabilitatea eskatu eta horrela gaur egun dugun konpainia larritu eta eskaintza hobeagoa egingo digu.

Irakurri dudanez, erosoena Yoigo Prepago bat eskatzea da, ondoren zenbait esames jasoko dituzu eta zenbait minutuetan zure konpainiak deituko dizu, orduan beraiekin akordio batera iritsi eta zure Yoigoko portabilitatea atzera botako dute. Ez duzu zergatik lehen deian beraien eskaintza onartu behar, dirudienez 48 ordu inguru dituzu prozesu hau aurrera eramateko; zuk dei dezakezu zure portabilitatea aurrera ez eramateko.

Norbaitek egin ahal du jada horrelakorik?

DOWNLOAD FORZA

Atzo gertatutakoak asko harritu ninduen, bapatean segapotoa poltsikotik atera eta Download Forza azaltzen zen mezua ikusi nuen mugikorreko pantailan; teklaren bat sakatu eta ezer. Bateria kendu, jarri piztu eta … berriro Download Forza. Orduan mugikorra itzaltzea erabaki nuen eta internet bidez zer izan litekeen bilatzeari ekin nion. Badirudi nire Samsung Z150 hilik dagoela, interneteko zenbait foruetan irakurri nuenez mezu hau mugikorra flasheatu dugunean agertzen da, baina nik ez nuen ezer egin poltsikoak soilik eramaten nuen. Zein gauza arraroak gertatzen diren. Hala ere denbora dexente iraun du mugikorrak, hemen idatzi bai nuen Vodafonerekin kontratua egin nuenean.

Gaur bertan beraien webgunean sartu eta nituen puntuekin, Nokia 5200 mugikorra aukeratu dut, ez dakit zenbat denbora itxaron beharko dudan segapoto berria eskuartean izateko, baina ezagutzen ditudan zenbait lagun ez dituzte arazo handirik izan Vodafoneren puntu zerbitzuekin :-). Norbaitek badu Nokia 5200 rik? Iritzirik? Esperientziarik?