Etiketaren artxiboa: tuenti

WHOOPAA, SARE SOZIAL BERRIA

Sare sozial ugari existitzen dira jada interneten, honen adibide dira: facebook, linkedin, twitter, g+ edo ta tuenti. Hala ere, baten batzuek oraindik sare sozial perfekturaren bila dabiltza eta horrelaxe ezagutu dut Whoopaa.

Egunkarian hauxe irakurrita: “Whoopaa ofrece al usuario lo que Facebook no puede dar.”

Baliteke Asier Sarasuak arrazoi izatea, sare sozial honek zenbait berrikuntza eta aldaketa dakartza; baina nik beste galdera bat egingo nioke nire burua: “Gaur egun facebookek daukan jendetza mugiaraztea lortuko dute?” G+ aski ongi plazaratu zuen bere sare sozial berria eta oraindik ez dakit nik espero zituen emaitzak lortu dituen. Lagun dexente ezagutzen ditut sare sozialetan mugilduta dabiltzanak, eta gehienek facebook erabiltzen dute besteek hori erabiltzen dutelako, ezagunena delako eta bere garaian boom antzeko bat egon zelako. Erabiltzaile askok ez dute Whoopaa ezta ezagutuko; beste askok jada Tuentiko kontuak ezabatu dituzte eta soilik Facebooken jarraitzen dute.

Barkatu, baina nire ustean sare sozialen asuntua jada out aurkitzen den gai bat da. Poztuko nintzateke guztia ongi irtengo balitz, baina nik behintzat ez dut batere argi ikusten, hala ere, beraien helburua lortu dutela uste dut; interneten beraien produktuari buruz hitz egitea.

TUENTIN ARGAZKIAK JARTZEAGATIK KARTZELARA

Gaurko gazte azko Tuenti sare sozialean dabiltza, are gehiago, nahiko arraroa da bertan ez dabilen gazterik aurkitzea. Ziur nago zuek ezagutzen dituzuen gazteen artean ea Tuentin kontua duten galdetuz gero, erdiak baino gehiagok kontua izango duela; gero erabiliko duten hala ez beste kontu bat da.

Hemendik urte batzuetarara Espainiako presidente izango dena Tuentin dago, seguru; hemendik urte batzuetara Euskal Herriko lehendakaria izango dena Tuentin dago seguru; jende piloa aurki dezakegu.

Azken albistea, gazte bat kartzelara joan daiteke Tuentin jarri dituen argazkiak direla eta. Mutilak neska laguna zuen eta honekin ateratzen ari zen bitartean, egun batean zenbait argazki berezi (larru gorrietan) atera zituen. Hasieran neskak ez zion garrantzirik emango, erlazioa ongi bai zioan baina denborak aurrera egin ahala neskak mutila uztea erabaki zuen; ondorioz, mutilak min egiteko modu bat argazkiak Tuentin jartzea otu zitzaion. Mutilak ez zituen ondorioak pentsatu, mutila aski haserre egongo zen neska utzi zuela eta; horrela kristoren burugabekeria egin zuen: Argazkiak mila gazteren begietan jartzea.

Badirudi gaztea azkenean kartzelara ez dela joango, datozen bi urteetan horrelakorik egiten ez badu; baina nik zera galdetzen diot ene buruari:

“Zertarako behar dituzu zure neska lagunaren larru gorrietako argazkiak?”.

“Neskak nola uzten dizkio mutilari halako argazkiak egitea?”.

Zer nolako arriskuak ekar ditzazke gaur egungo teknologia eta sare sozialen erabilpen desegokiek?”.

Ez dakit, baina nik uste dut badela garaia erabiltzaileak hezitzeko; zeren hemendik gutxira mugikor berria edonork izango du, egun osoan online egoteko aukerarekin, sare sozialak ere erabilpen hauetarako sortuko dira… (sortu ez baldin badira, jada). Eta beti ere, nahiz eta lagun artean ibili atentu izan zein argazkia eta nork egiten dituen.

Hona hemen berria: Un año de cárcel por colgar en Tuenti unas fotografias.