Etiketaren artxiboa: rumba

LA PEGATINAREN EUSKAL GIRA

La Pegatina musika taldeak beraien azken lana, Via Mandarina, aurkeztuko du Euskal Herrian. Aste honetan gure lurretatik rumba dantzatzeko aukera izango dugu, zehazki Donostia, Durango eta Ondarroatik pasako dira; aipatu beharra daukat Durangoko kontzertua EITBek grabatuko duela eta suposatzen dut telebistaz ikusteko aukera izango dugula, hala ere, ez dakit zuzenean emango duten edo beste egunen batean telebistaz emitituko duten.
Hona hemen kontzertuen informazio gehiago:

  • Sala: Fnac 12/03/2009
    Donosti
    (Euskal Herria)

    Ordua: 19:00 h
  • Sala: Plateruena Kafe Antzokia 13/03/2009
    Durango
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00
  • Sala: Kafe Antzokia 14/03/2009
    Ondarroa
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00 h

Hona hemen LA PEGATINA taldeari duela egun batzuk musikazalen eginiko elkarrizketa.

LA PEGATINA

Duela urte batzuk ezagutu nuen La Pegatina, oraingoan Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukera izango dugu, berain lehen kontzertua gure herrialdean eta espero dezagun azkenekoa ez izatea.

Loiolako Jaietan; San Ignazioetan izango ditugu hilaren 30an. Nola ez lagunak agurtzeko aukera bikaina. Taldeak interneten bere gunean dauka, La Pegatina

Orain zuk ikusi behar duzu gogoko duzun edo ez, baina nik behintzat asko maite duten talde bat da 🙂