Betidanik euskaldunak apustu-zaleak izan gara, argi dago idi probetan, frontoietan edo ta beste mila lekuetan euskaldunok beti izan dugula gogoko apustuen mundua. Horrelaxe iritsi dira gaur egungo bizitzara reta edo ta kiroljokoa bezalakoak. Nork ez du bere herriko tabernaren batean horrelakorik ikusi? Ez dakit dirurik irabaziko den baina guk behintzat lagun artean egin ditugun guztietan ez dugu ezertxo ere irabazi; argi beti botearen soberak izan direla, 1 edo 2 € eta 5, 7 lagunen artean banatzeko ba guztiek aukeratutako apostua egin eta aurrera.
Baina gaur internet bidez, Apuestas ‘on line’ : el negocio alegal que factura millones artikulua irakurtzeko aukera izan dut; eta bai internetek zenbait arrisku dakartza. Artikuluak dioenez loterian diru gutxiago jolastuko dugu, baina online aldiz diru gehiago jolastuko dugu eta ez hori bakarrik 2010ean oraindik gehiago. Horrela amaitu nahi dugu gaur egungo krisia?
Badirudi gaur egungo gazteetan hobby antzekoa bihurtu dela apustuak egitea, baina internet bidez milaka klase apustu egin daitezke, klik gutxiren bidez eta ez du inolako zailtasunik; gainera apustuak aurrera eramaten dituzten gazteek ongi asko menperatzen dituzte teknologia berriak. Argi dago askotxok 10€ edo ta gutxiago jarriko dutela mahai gainean, galduz gero ez da asko izango eta irabaziz gero; -ia inoiz gertatzen ez dena- ba dirutza irabaziko duzu. Baina zenbat aldiz jarri dituzu 10€ ezertxo ere ez irabazteko?
Ez dakit baina nik uste gai honi atentzio gehiago jarri beharko zitzaiola, Unibertsitatean kriston dirutzak irabazi duen jendea ezagutzen dut, baina argi esan diet: “Jolasten jarraituz gero, lasai dena galduko duzun eguna iritsiko da-ta.” Haiek kontrolpean dutela diote baina ez dakit nik, gainera kontuan izan behar dugu, gaur egun ere puri purian dagoela pokerrean ibiltzea, eta nola ez, internet bidez ere posiblea da horrelakoetan dirutza galtzea.
Zein iritzi duzue 2.0 apustu hauei buruz? Hor sartuta dagoen norbait ezagutzen duzue? Nik behintzat argi dut dirutza irabazteko erarik hoberena bertan ez jolastea dela.