NetBook jada nahiko ezagunak diren ordenagailu txikiak ditugu, argi dago ez dela betiko portatil bat bezala izango, baina bere abantailak eta desabantailak dituzte ordenagailu “berri”hauek.
Lehenik eta behin esan behar dut hauen bateriaren iraupena motzago dela, hala ere korrenteari entxufatuta izanez gero ez genuke arazo handirik izango. Bestalde ordenagailu txiki hauek disko gogor txikiagoa dute SSD 64GB esaterako, baina posiblea izango litzatekeen beste diska gogor bat erostea eta honetan datuak gordetzea eta ordenagailukoan sistema eragilea soilik 🙂
Prozesatzailea dagokionez portatilekoa baina kaxkarragoak dira, baina aurrerakuntza nahiko potenteak egiten ari dira. Abantailei dagokionez, tamaina, pisua, eta prezioa izendatuko nituzke.
Argi daukat portabilitatea eta prozesatzaile potentea behar ez baldin badugu aukera itzela izan daitekeela, netbook bat izatearena. Hona hemen Wireden duela hilabete batzuk egindako analisia.