Etiketaren artxiboa: musika

Doctor Deseoren lan berria

Bilboko talde klasikoak zenbait hilabete daramatza lanean bere lan berriarekin, “Detrás de los espejos rotos”. Ziurrenik diskoa apirilaren 19ko astean aterako da kalera, alegia, aste honetan erosteko aukera izango dugu.
Bertan Sorkun, Foralettes eta Tijuana in Blue taldeko partaideen laguntza jaso duelarik.
Jada bi kontzertu emango dituzte Bilboko tenpluan maiatzaren 5ean ostirala eta maiatzaren 6an larunbata, elkar ikusiko dugu?

MusicStrands edo Last.fm?

Atzo blogak 2.0 jardunaldietan MusicStrands
i buruz pertsonai xelebre batek hitz egin zuen. Egia esateko hitzaldia gustoko izan nuen baina nik uste dut Interneten produktu hori baina hobeagoak daudela.
Nik ez nuen horrelakorik erabiltzen, baina ikusi nahi nuen ea nola funtzionatzen zuen MusicStrands delakoak, ordenagailuan jarri dut kontua aurretik sortuta nuela eta zer nolako emaitza? Nik daukaten musikaren zati handi bat ez du ezagutzen. Orduan zer egingo dut? Beste produktuak probatu ea nolako erantzuna jasotzen duten.
Bitan pentsatu gabe last.fm erabiltzera joan naiz, Kaotika074 bidez lehenagotik ezagutzen nuena baina ez dakit zergatik ba ez nuen erabiltzen 🙂
Orain instalatu berri dudan iTunes 6 arekin oso ongi dabil, azken abestien rss eta guzti.
Besterik gabe, nire ustez musicstrandsek lan asko dauka egiteke.

Anari

Ez daukat Zebrarik, ez daukat azken diskorik; lagunak azkeneko Zebra dauka esku artean entzun ditut zenbait irribarre eta ez dago batere gaizki baina Zebra bere askatasunean ikusi nahi dut Bilboko Kafe Antzokian, lasaitasunez zuzenekoak gordetzen dituen sorpresak ikusiz; pena bakarra bakarrik joan beharra… pena bihar zenbait jendek azterketa izatea.
Bakardadearen lasaitasunean nahiz bakardadearen bakardadean ikus entzun beharko ditugu Zebrak.

Daten komeriak, aukeratu beharra.

Jakina da bizitzan aukeratu beharra dagoela. Beti irekitzen ditugu ateak baina hauek irekitzean beste batzuk ixten ditugu, eta hori gertatu zait.
Udaran zenbait plan nituen, ikasteaz aparte jada zenbait irakasgai baditut eta ikasteko eta nik uste ez direla bakarrak izango; hala ere Euskal14 joan nahi nuen, beti bezala; eta baita FiB Benicàssim festibalera; urte honetan gogoko ditudan zenbait talde egongo baitira, hala nola, Franz Ferdinand, Depeche Mode, Pixies, edo ta Miss Kittin.
Baina ezinezkoa daukat bietara joatea data berdinetan ospatuko baita, eta aukeratu behar izan dut, azkenean ez dakit zergatik Euskal14era joatea erabaki dut, akaso merkeagoa delako baina ez dakit… denbora zen FiBera joan nahi nuela eta hau gertatu behar…

Blood Seekers Bilboko Pop Rock Lehiaketan

Duela egun batzuk Hondarribikoak diren Blood Seekers taldeak Bilboko Bilbo Rock aretoan jo zuen; Pop Rock Villa de Bilbao dela kausa.
Han izan ginen lagun batzuk eta ez genituen talde guztiak ikusi baina bai Blood Seekers eta The Sinclairs, eta egia esateko nire iritziz askoz hobe egin zuten Blood Seekers taldekoek; ez zituzten kanta gehiegi jo, kontzertua nahiko motza egin zitzaidan baina oso ongi pasa genuen
Hemen duzue Blood Seekersi buruz informazio gehiago, eta zenbait abesti .ogg formatuan jeisteko aukera.