Jakina da abenduaren 22an milaka pertsonek irratia nahiz telebista piztuko dutela ea loteria tokatu zaien. Nik behintzat argi ikusten dut, 20€ ez ditut zenbaki batean xahutuko zeren oso zail ikusten dut zenbaki hori ateratzea eta nahiago ditut poltsikoan 20€ak gorde.
Badago nork ilusioa dela esango duela, lanean loteria ateratzen dutela edo ta tabernan, nork daki. Bai Bilbon ere nahiko famatua den Ormaechea Administrazioan beti erortzen zaie zerbait, baina normala da milaka zenbaki ezberdin saltzen dituzte. Aurten bi partizipazio erosi ditut, enkarguz ez dira niretzat bata Bilboko All Iron futbol taldean eta bestea honetatik hurbil dagoen beste taberna batean; ikasle pixua hor baitugu.
Badirudi Interneten ere loteriari buruzko zenbait berri badaudela, lehenengoa eta gehien harritu nauenak zera dio, azken urteetan (2000tik 2008ra) gehien tokatu diren zenbakiak 0 eta 5 izan direla; bai seguru norbaitek pentsatuko du zenbaki guztiek probabilitate berdinak dituztela, baina seguru beste askok 0 edo 5ean amaitutako zenbakiak erosiko dituztela; bai horrelakoak gara gizakiak, nik behintzat esan dizuet. [1]
Beste berriak loteroek greba prestatzen ari direla, egia esan behar baldin badut inoiz ez dut pentsatu loteroek greba egingo zutenik baina badirudi langile diren moduan greba eskubidea badutela; oraingoan gobernuak loteriaren liberalizazioa aurrera eraman nahi baitu. Nola amaituko ote da guzti hau? [2]
Nik behintzat argi daukat, jolastu nahi duenak jolas dezala, baina niretzat abenduaren 22an urteko beste egun bat izango da, 24 ordu izango dituen beste egun bat. Zorte on jolasten duzuen guztioi, baina irabazteko lehen pausua ez jolastea da.
[1] : El 0 y el 5, las cifras más premiadas en los últimos Sorteos de Navidad.
[2] : Los loteros estudian convocar la primera huelga del sector en casi tres siglos