Etiketaren artxiboa: iruñea

OLENTZERO PASAKO ZARA IRUÑEATIK?

Gabonak iristear daude, edo horixe dirudi telebistan milaka iragarki botatzen ari baitira, gabonak iristear daudela pentsatzen dut kaleetan jada denbora daramatzate eta mila koloretako argiek. Non dago hainbeste aipatzen den krisia? Nire ustez geroz eta lehenago pizten dituzte argiak, baina akaso trikimaluren bat ote da jakin dezagun gabonak hortxe daudela; kontsumoa, opariak, irribarreak…

Ez da gaurko kontua Iruñeako ume euskaldunak geroz eta zailtasun gehiago dituztela Olentzero ikusteko; Fertxu Izquierdok Gaztezulon idatziriko artikulu bati esker izan dut honen berri.

Horrela internet bidez ea zein informazio aurki nezakeen pasa ditut zenbait minutu, badirudi Gora Iruñea! izeneko elkarte bat badagoela Olentzeroren defentsan dabilela, bestalde Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo euskaldunek azaro partean Olentzeroren aldeko jaialdi bat antolatu zuten Anaitasuna pilotalekuan; eta dirudienez Olentzeroren aurka dabiltza Iruñean politika kontuetan dabiltza agintariak.

Ez dakit gauzak ongi egingo dituzten hala gaizki egingo dituzten; baina benetan penagarria iruditzen zait Iruñeako ume euskaldunekin jolasean ibiltzea. Oraingoan umeak sailkatuko dituzte beraien etxean 24/25 gauean Olentzero edo ta Santa Klaus sartzen bada?

Tristea oso horrelako kontuak politakarekin nahastea; baina zer esango dio aitak bere semeari honek ea zergatik Olentzero ez den menditik jeisterakoan Iruñeatik pasatzen? Bere Bilboko, Donostiako edo Usurbilko lagunek lasai asko ikusten baitute.