Badatoz berriro ere urtero bezala Moskuko Jaiak (Irun), abuztu partean, 14-15-16an hain zuzen ere. Ikasleentzat ez dira datarik egokienak baina behintzat jendeak jakin dezala badagoela zer entzun Irungo Urdanibia Plazan (Moskun) abuztuaren 14-15-16an. Ondo pasa eta izan zaitez Moskovita!
Etiketaren artxiboa: irun
IKULTUR FIKOBA IRUN
iKultur horixe da abuztuaren 7 eta 8an Irungo Ficoban ospatuko den musika jaialdia. Lehen aldiz ospatuko da, ez dakit zer nolako erantzuna izango duen, baina argi dago musika taldeei dagokionez nahiko puntako taldeak izango direla bertan; hona hemen zerrenda:
MONOLOGOAK OSTEGUNERO
Atzokoa ez zen betiko ostegun bat izan, oraindik oporretan nabil eta aprobetxatu behar dira lagunek eskeintzen dituzten aukerak. Oso ezberdinak dira kanpoan ikasten duen ikasle batentzat etxean edo ikasle pixuak pasatzen dituen ostegunak. Bilbon hasi dira jada ostegunak, eguenak.Lagun batek deitu zidan eta esan zidan, jada Iturribide lepoz jende zegoela, ikasle berriak nahiz lagun zaharrekin egoteko aukera bikaina.
Nik aldiz herriko lagun baten gomendioari jarraituta, Irungo The Street End tabernara joan nintzen, monologoak 22:00 tan hasten dira, baina berak argi esan zidan; “hobe 21:00 inguru han egotea eta horrela eserlekua lortuko dugu, fijo!” Ez nuen hainbesteko jenderik espero, tabernan ez zen pertsona gehiagorik sartzen, 60 bat lagun egongo ginen.
David Barragan monologista entzuteko aukera izan genuen, niri behintzat benetan ona iruditu zitzaidan; eta orain galdetzen diot nire buruari ea zer den hobeagoa Bilboko Ostegunak edo ta Ostegunetako Monologoak … ez legoke batere gaizki Bilbon ere ongi pasa eta etxera goiz joateko aukera izatea.
MOSKU JAIAK 2OO8
Badatoz berriro ere Moskuko Jaiak (Irun). Ez da ez aukera txarra 15-16-17 ko abuzturako, giro itzela eta dohako musika ikaragarria zuzenean. Pena batzuek ikasi beharra dugula, baina hala ere posible ahal duenarentzat ba hor dauka informazioa.
IRUNGO JAIETAKO KONTZERTUAK
Informazio gehiago http://www.sonituselkartea.com
MOSKUko JAIAK 07
Badatoz jaiak. “Irungo Moskuko Jaiak”.
21:00 Ostiralean Layo Laser + Pinbol + Lisabö
21:00 Larunbatean Kabul + Handicraft + Willis Drummond + Sexty Sexters.
20:00 Igandean Napoka Iria.
Giro nahiko polita izango dugu berriro ere “Urdanibia Plazan” hau da, Moskun… izan zaitez Moskovita.