Oraingo honetan benetan harrapatua izan naiz; bai Olentzero eta baita Erregeengatik. Aurten ez dakit zer eskatu; agian beharrik ez dudalako, edo dudanarekin konformatzen naizelako, baina gauza da ez dudala oraindik eskutitzik idatzi.
Zenbait gauza freak buruan ditut, baina suposatzen dut geek guztien antzera. Nik ez dut, PSPrik nahi, ezta beharrik ere; duela hilabete batzuk GP32 erosi nuelako, Euskal13n hain zuzen ere. Bestalde Ipoda oso garestia iruditzen zait; eta iBook baten beharrik ez ez dut, egia esateko azken aldian portatila nahiko kaxkar dabil; ezinezkoa daukat DVDak ikustea, asko berotzen da, eta soinu galanta ateratzen du… baina akaso horiek ahal dira portatilez aldatzeko arrazoiak? Ez dut beti esan ordenagailua puskatu arte erabili behar dela? Hor dago zoriontasuna, makina kaxkar baten behar diren gauzak egitea lortzea; gainera C++ekin lan egiteko ez da makina handirik behar.