Etiketaren artxiboa: genbeta

GENBETA ETA MSN MESSENGER

Bai harrituta geratu naiz asteburu honetan interneten gertatu den pasadizoarekin, ziur aski guztiok ezagutuko dugu quienteadmite edo ta checkmessenger bezalako webguneak, non guk gure msnko helbidea nahiz pasahitza jarri eta horrela zenbait informazio izango dugu, hala nola nork ez gaituen bere lagun-zerrendan etab. Baina zer gertatzen da hori egiten dugunean? Ba zerbitzari batean gure ezizena nahiz pasahitza jartzen dugula; nor dago zerbitzari horren atzean? Nork jasotzen dugu gure informazioa? Zer egingo dute datu horiekin?
Horixe izan zen Genbetakoek salatzen zutena eta honen ondorioz zerbitzarian DDoS atakeak jaso dituzte, zenbait orduz zerbitzariak erorita utziz, ez hori bakarrik beste zenbait zerbitzarik ere atakeak jasan dituzte. Zur eta lur gelditu nintzen hori ikusitakoan; zenbait jendek orduan nolabaiteko kontrola izan dezake interneti dagokionez? Bai jakina da “ordenagailu zombie” esker eginiko gauza dela, baina hain posiblea bada zergatik ez oso potenteak ez diren zerbitzariengain meatxuak egin? Internet askea? Ez dakit baina argi dago “ordenagailu zombie” gaia puri-purian dagoela eta milaka mafia dabiltza hortik, ordenagailu bila; bitartean beste batzuk interneten nabigatzen lasai-lasai, eta zure ordenagailua zombie izango balitz?