Etiketaren artxiboa: gabonak

HARUNTZA BEGIRA

Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo.

Gaur ere gogoratu dut Txampanada, Bilbon gabonetako “oporrak” hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokiak urteak bete ditu; Zorionak!.

Aurtengoan, gabonetan euskaldunok San Mamesen futbol partida jolasteko aukera izango dute; gauza ttikiak dira baina hauxek dira gure egunerokoa handi egiten dutenak

Behintzat aurtengo abenduan Donostiatik pasatzeko aukera izango dut Santo Tomas Egunean; guztiok badakigu bertan Bilbon baino ohitura handiagoa dagoela.

GABONAK DIRELA ETA

Badirudi jada Olentzero Euskal Herriko etxeetatik igarotzeko aukera izan duela, zenbait etxeetan zenbait opari utzi baititu. Batzuk oraindik Santo Tomaseko (ez dut inoiz ulertuko zergatik Bilbon ez duten txistorrarik izango; hala ere, guk gipuzkoar garen moduan, ikasle pixuan bageneukan gure herrietan erositakoa) ajearekin ibiliko dira eta beste batzuk ea zergatik 22ko loteria ez zaien tokatu.

Seguru familia guztiek izango ditugula gure ohiturak, batzuk bere etxean afalduko dute, beste batzuk lehengusu nahiz aitonekin; eta baten batzuek herriz aldatu eta besteen etxeetan egongo dira. Horixe dira gabonak. Nik horrelaxe ikusten ditut behintzat.Opariei ez diet garrantzi handirik ematen, ez dakit edade kontua izango den, edo ta Olentzero nahiz Erregeek ere krisia jasan beharko dutela (nahiz eta, magikoak izan) baina argi daukat gabonak ez direla opariak eskatu edo jasotzea.

Familiarekin egotea, askotan ikusten ez duzunekin egoteko parada eta zu jaio baino lehenagoko komeriak entzun ikastea askoz aberasgarriagoa iruditzen zait. Hala ere, ulertzekoa da 7 urte dituen ume batek kristoren ilusioa izatea Olentzerok ekarri berri dizkion opariak ikusterakoan. Baina pertsona nagusiek? Telebistan zenbat iragakarki jartzen dizkigute? Badakit betiko leloa dela, materialismo hutsa, gizarte honek bla bla bla … Bai erraza da guzti hau esatea, baina gaur behintzat irribarre batekin oheratuko naiz, oso ongi pasa baitut familiartean, mila pasadizio entzun-esan baiditugu eta gainera familia geroz eta handiagoa da. (Zorionak Laia).

Aurten behintzat nik uste gabonetako oparia jaso dudala, badakit erregeak hor daudela baina begiak irekitzeko parada izan dut eta ez ditut beharrekoak ikusten: iphone, mac, argazki kamera, Gariren azken diska edo ta Galeanoren azken liburua zapata azpian izatea; opariak jaso ditut jada.

GABONETAKO LOTERIA

Jakina da abenduaren 22an milaka pertsonek irratia nahiz telebista piztuko dutela ea loteria tokatu zaien. Nik behintzat argi ikusten dut, 20€ ez ditut zenbaki batean xahutuko zeren oso zail ikusten dut zenbaki hori ateratzea eta nahiago ditut poltsikoan 20€ak gorde.

Badago nork ilusioa dela esango duela, lanean loteria ateratzen dutela edo ta tabernan, nork daki. Bai Bilbon ere nahiko famatua den Ormaechea Administrazioan beti erortzen zaie zerbait, baina normala da milaka zenbaki ezberdin saltzen dituzte. Aurten bi partizipazio erosi ditut, enkarguz ez dira niretzat bata Bilboko All Iron futbol taldean eta bestea honetatik hurbil dagoen beste taberna batean; ikasle pixua hor baitugu.

Badirudi Interneten ere loteriari buruzko zenbait berri badaudela, lehenengoa eta gehien harritu nauenak zera dio, azken urteetan (2000tik 2008ra) gehien tokatu diren zenbakiak 0 eta 5 izan direla; bai seguru norbaitek pentsatuko du zenbaki guztiek probabilitate berdinak dituztela, baina seguru beste askok 0 edo 5ean amaitutako zenbakiak erosiko dituztela; bai horrelakoak gara gizakiak, nik behintzat esan dizuet. [1]

Beste berriak loteroek greba prestatzen ari direla, egia esan behar baldin badut inoiz ez dut pentsatu loteroek greba egingo zutenik baina badirudi langile diren moduan greba eskubidea badutela; oraingoan gobernuak loteriaren liberalizazioa aurrera eraman nahi baitu. Nola amaituko ote da guzti hau? [2]

Nik behintzat argi daukat, jolastu nahi duenak jolas dezala, baina niretzat abenduaren 22an urteko beste egun bat izango da, 24 ordu izango dituen beste egun bat. Zorte on jolasten duzuen guztioi, baina irabazteko lehen pausua ez jolastea da.

[1] : El 0 y el 5, las cifras más premiadas en los últimos Sorteos de Navidad.
[2] : Los loteros estudian convocar la primera huelga del sector en casi tres siglos