Etiketaren artxiboa: futbol

SPORTING – SEVILLA LISKARRAK NAGUSI

Gaur BEC!en Bertsolarien Finala izan dugu (Zorionak Lujanbiorentzat). Baina beste gai bat aterako dut, futbola eta biolentzia. Errealaren zaletu izanez ez dut gogoratu nahi Aitorrekin duela urte batzuk gertatutakoa, ez du pena merezi ezer esatea denol baitakigu zer gertatu zen. Duela gutxi Athletic zaleak ez zituzten oso ongi jaso Austria aldean, eta gaurkoan liskarrak egon dira Gijonen.

Dirudienez, partidua baino lehenago Sporting nahiz Sevillako zaletu sutsuenak hantxe azaldu dira, Molinongo zelai inguruan, 15 minutuko burruka izan dute, polizia bertara iritsi den arte. Ez dakit egia izango den, baina jendeak Atletico Madrileko zaletuak bertan zeudela esaten du, noski Sportingekoekin, hauek politikoki ideia berdinak badituzte (ultra-eskuindarrak). Bestalde, Sevillakoak ere ez zenbiltzan bakarrik, dirudienez Deporreko zenbait zaletu beraiekin zenbiltzan. Hau guztia, ez da nahigabe antolatzen, normalean lehenagotik jakin izaten ohi da; non zegoen hau sahiestu behar duen polizia edo ta segurtasuna? Zergatik nahasten dira politika eta futbola?

Ez dakit, baina Aitorrekin geratutakoa duela zenbait urte gertatu zen eta badirudi gauzak berdin jarraitzen dutela. Ez ahal da inoiz aldatuko? Nik behintzat futbola eta nire taldea ez ditut horrela ulertzen. Eskerrak Errealak larunbatean partidua irabazi zuela eta oraindik lehen postuan jarraitzen dugun.

marca : Batalla campal antes del Sporting – Sevilla

AUSTRIAN 0 -3 IRABAZITAKO PARTIDA

Atzo gertatu zen. 2009. urtean. Gezurra dirudi Vienan atzo gertatutakoa. Berriro ere, futbol partidu batean biolentzia nagusi. Atzo Athleticek Austria de Vienaren aurka futbol partida jolastu zuen, Europe League edo lehen UEFA bezala ezagutzen genuen txapelketaren partida.

Bilbon giroa nabaria zen, horrelako partiduetan beti egoten dira tabernak lepoz jende; hemen Bilbon Athletic erlijio moduko bat dela pentsatzen dut, hala ere, gu (errealzaleok) lasai asko joan ginen partida ikustera, presiorik gabe.

Etxe behean dugun taberna batera joan ginen, egia esateko, jada partida bigarren zatian zegoen; tabernan sartu bezain pronto Athleticek bigarren gola sartu zuen, zoramena tabernan. Eta bapatean zelaira gauzak botatzen hasi ziren, metxeroak eta horrelakoak, bengalak piztu zituzten Austriako zaletuek, kea nagusi. Istiluak hasi ziren, ultrak zelaira tabernan jendea bero bero, bazirudien ez zela txantxetakoa bertan gertatzen ari zena, Espainiako bandera, Francoren aldeko ohiuak etab. Tabernan esan zutenez, guztiak ez ziren Austriaren zaletuak, ultra gehiegi zegoen han, Lazioko jendea, Real Madrideko zaletuak ere … ultra-eskuindarrak. Azkenean zelaira salto egin zuten, Athleticeko jokalariek zelai utzi zuten baita epaileek ere, polizia, ultrak denetik zegoen zelaian. Nola gerta liteke horrelakorik? Ez ahal dute nolabaiteko kontrolik egiten horrelako partiduetan?

Partidua 20 – 30 minutuz etenik egon zen, gu bitartean tabernaz aldatu genuen. Hurrengoan jende gazteagoa zegoen, Athletic zale amorratuak, eta Bilboko taldeak 3. gol bat sartu zuen. Ez dakit baina atzo behintzat Athletic zale izan nintzen. Eskertzekoa Athleticeko jokalariek nahiz zaletuek izan zuten jarrera. Pentsatu nahi dut Austriara joan ziren zaletu guztiak 0-3ko irribarrearekin iritsi direla etxera.

APUSTUAK ONLINE

Betidanik euskaldunak apustu-zaleak izan gara, argi dago idi probetan, frontoietan edo ta beste mila lekuetan euskaldunok beti izan dugula gogoko apustuen mundua. Horrelaxe iritsi dira gaur egungo bizitzara reta edo ta kiroljokoa bezalakoak. Nork ez du bere herriko tabernaren batean horrelakorik ikusi? Ez dakit dirurik irabaziko den baina guk behintzat lagun artean egin ditugun guztietan ez dugu ezertxo ere irabazi; argi beti botearen soberak izan direla, 1 edo 2 € eta 5, 7 lagunen artean banatzeko ba guztiek aukeratutako apostua egin eta aurrera.

Baina gaur internet bidez, Apuestas ‘on line’ : el negocio alegal que factura millones artikulua irakurtzeko aukera izan dut; eta bai internetek zenbait arrisku dakartza. Artikuluak dioenez loterian diru gutxiago jolastuko dugu, baina online aldiz diru gehiago jolastuko dugu eta ez hori bakarrik 2010ean oraindik gehiago. Horrela amaitu nahi dugu gaur egungo krisia?

Badirudi gaur egungo gazteetan hobby antzekoa bihurtu dela apustuak egitea, baina internet bidez milaka klase apustu egin daitezke, klik gutxiren bidez eta ez du inolako zailtasunik; gainera apustuak aurrera eramaten dituzten gazteek ongi asko menperatzen dituzte teknologia berriak. Argi dago askotxok 10€ edo ta gutxiago jarriko dutela mahai gainean, galduz gero ez da asko izango eta irabaziz gero; -ia inoiz gertatzen ez dena- ba dirutza irabaziko duzu. Baina zenbat aldiz jarri dituzu 10€ ezertxo ere ez irabazteko?

Ez dakit baina nik uste gai honi atentzio gehiago jarri beharko zitzaiola, Unibertsitatean kriston dirutzak irabazi duen jendea ezagutzen dut, baina argi esan diet: “Jolasten jarraituz gero, lasai dena galduko duzun eguna iritsiko da-ta.” Haiek kontrolpean dutela diote baina ez dakit nik, gainera kontuan izan behar dugu, gaur egun ere puri purian dagoela pokerrean ibiltzea, eta nola ez, internet bidez ere posiblea da horrelakoetan dirutza galtzea.

Zein iritzi duzue 2.0 apustu hauei buruz? Hor sartuta dagoen norbait ezagutzen duzue? Nik behintzat argi dut dirutza irabazteko erarik hoberena bertan ez jolastea dela.

Eurokopa 2008 espainiarrentzat

Kostata baina behingoz futbolean ondo jokatu du Espainiak. Azkenean zerbait irabazi dute espainiarrek. Zorionak Xabi Alonsorentzat, ez dakit noraino iritsiko zaigun errealean ibili den jokalari hau baina argi dago puntako futbolean jarraituko duela.
Zorionak baita Palopi ere, finalean egindakoa oso polita izan baitzen. Ni ez naiz espainiako banderarekin kalez kale ibiliko ezta ez dakit nongo iturrian bustiko ere, baina pozten naiz ondo jokatzen zuen talde batek irabazi zuelako, merezi zuten. Oraingoan bai.