Etiketaren artxiboa: euskaraz

#BLOGEU BEHARREZKOA?

Azken astean twitter bidez #blogeu delakoa pozik jarraitu dut; eta bat nator euskal blogosferan ezagutzen ditudan “zakur-zaharrek” diotenarekin:

@iturri: #blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar.

@luistxo: La opinión de una pantera vasca.

@teketen: blogue.

@joxe: Blogeu? Gracias pero no.

@sarean: Eusko Blogariak vs. #blogeu.

Hala ere, nik galdera bat egiten diot nire buru eta inguruari:
“Beharrezkoa ahal da Elkarte bat osatzea?”
Niri behintzat errazagoa -eta askoz onuragarriagoa- iruditzen zait noizean behin bilerak edo ta tweet&beers delako antzekoak mahai baten inguruan edo ta taberna batean antolatzea. Di-da presta daitekeen zerbait da, internetek eskaitzen dituen baliabideak erabilita, niri libreagoa iruditzen zait, askeagoak izateko aukera; lehendakari, diru-laguntza edo ta politika kontuak bertan sartu gabe. Lagun arteko bilera, guztien artean eta guztientzat antolaturiko bilerak.
Nik behintzat #blogeu-ri usain arraroa nabari diot; ikusi beharko dugu euskal blogosferak ekimen berririk ernaltzen duen edo ta #blogeu-k nolabaiteko mutazioa jasaten duen.

EUSKARAREN ALDEKO JAIAK 2011

Korrika ate joka dugun honetan, euskararen alde ospatuko diren jaialdien zerrenda egitea erabaki dut; baliteke euskaldunok jada gure ajendetan datak gorriz izatea, baina badaezpada hona hemen zerrenda:

  • Korrika 17
  • Noiz: Apirilaren 7tik 17ra.
  • Non: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu.
  • Ibilaldia
  • Noiz: Maiatzak 29.
  • Non: Ondarroa.

Argi dago badagoela nora joan, aukera anitza baitugu, pena aurten Hondarribian korrika egin ahal ez izatea, baina ingurutik behintzat ikusteko aukera izango dugu.

Internet-eko oinarrizko eskubideen aldeko Adierazpena

Ekonomia Iraunkorraren Lege aurreproiektuan barneratutako
aldaketa legegileek adierazpen askatasuna, informazio eta Internet
bidezko kulturatze prozesua bermatzen dituzte, hau dela eta, kazetari,
blogari, erabiltzaile eta Interneteko sortzaileek, asmo biziz azaltzen
gara proiektu honen aurka, honako hau agertuz:

1.
Egile-eskubideek ezin izango dute inolaz ere pribatutasun, segurtasun,
errugabetasun-presuntzio, benetako epai babes eta adierazpen askatasun
eskubideen gisako herritarren oinarrizko eskubideen gainetik egon.

2.
Oinarrizko eskubideak bertan behera uztea botere judizialaren
eskuduntza esklusiboa da eta horrela izaten jarraitu behar du. Epairik
gabeko itxiera bakar bat ere ez. Aurreproiektu hau, Konstituzioaren
20.5 artikuluak azaldutakoaren kontrakoa da, organo ez judizial baten
esku -Kultura Ministerioaren menpekoa- jartzen baitu espainiar
hiritarrek edozein web gunera sartzea galarazteko ahalmena.

3.
Legeria berriak ziurgabetasun juridikoa ekarriko du Espainiko sektore
teknologikora, gure ekonomiaren etorkizuneko eta garapenerako alor
bakanetakoa kaltetuz, enpresen sorrera oztopatuz, konpetentzia askea
trabatuz eta nazioarte mailako proiekzioa motelduz.

4.
Proposatutako legeria berri honek, sortzaile berriak mehatxatzen ditu
eta kultur sorkuntza oztopatzen du. Internet eta ondorengo aurrerapen
teknologikoen bidez era guztietako edukien sorkuntza eta hedapena
nabarmen demokratizatu dira eta aipatu edukiak jada ez datoz nagusiki
ohiko kultur industriei esker, hainbat iturri ezberdinetatik baizik.

5.
Beste langile guztiek bezala, sortzaileek bere lanetik bizitzeko
eskubidea dute, ideia kreatibo berrien, negozio eredu zein beren
sorkuntzei lotutako jardueren bidez. Lege aldaketak erabiliz ingurune
berrira egokitu ezinik dabilen industria zaharkitua sostengatzen
saiatzea ez da zuzena ezta errealista ere. Negozio-eredua obren kopien
kontrolean oinarritzen bazen, eta hori Interneten ezinezkoa bada
oinarrizko eskubideak urratu gabe, beste eredu bat bilatu beharko
lukete.

6. Gure ustez, kultur industriek bizi irauteko
alternatiba modernoak, eraginkorrak, sinesgarriak eta eskuragarriak
behar dituzte, era berean erabilera sozial berriei egokituz, lortu nahi
duten helburua lortzeko hain ez-eraginkorrak eta neurrigabekoak diren
mugak baino.

7. Internetek modu askean funtzionatu behar du, giza
jakintza askea eragozten duten eta negozio eredu zaharkitua betikotzen
saiatzen diren sektoreek bultzatutako interferentzia politikorik gabe.

8.
Espainian gerta daitekeen edozein presioren aurrean, Sarearen
neutraltasuna bermatzea exijitzen diogu Gobernuari, etorkizunari
begirako ekonomia iraunkorraren eta errealistaren garapena bideratzeko
marko gisa.

9. Jabego intelektualaren eskubidearen benetako
erreforma proposatzen dugu, honek duen helburuari begira: jendarteari
jakintza itzultzea, herri jabaria sustatzea eta erakunde kudeatzaileen
gehiegikeriak murriztea.

10. Demokrazian legeak eta
lege-aldaketak eztabaida publikoaren ondoren onetsi behar dira, tartean
dauden alde guztiak kontsultatu ondoren. Ez da bidezkoa oinarrizko
eskubideak kaltetzen dituzten lege aldaketak egitea organikoa ez den
eta beste gai bati buruzkoa den lege bat horretarako erabiliz.

SAREBLOG, EUSKAL BLOG SAREA

Sareblog euskarazko blog sare berria dugu, oraingoz ez ditu blog askotxo baina nahiko interesgarriak aurkitzen ditut nik.

Musikazale: Kontzertuak, berriak, elkarrizketak, albisteak, hau da, euskal musikak
berri ematen duen azkenaz bustitzeko aukera ziurra da Musika Bloga.

Kiroldegi: Futbola, saskibaloia ala pilota sakonean jarraitu ahal izateko, edota
nazioartean ditugun kirolarien arrastoa jarraitu ahal izateko, Kirol
Bloga leku aproposa da.

OndoPasa: Asialdi Blogak gure herriko paisaiak ezagutzeko ibilbideen berri
emateaz gain, jai, jailadi, erakusketa, eta kultur gertaera oro batzen
dituen bloga da.

Proiektu nahiko interesgarria iruditzen zait Asierrek proposatzen duena, ziur nago nolabaiteko arrakasta izango duela euskal blogosferan eta nola  nik musika eta musikaz idaztea gogoko dudan Musikazalen parte hartzea erabaki dut.