Etiketaren artxiboa: europe-league

AUSTRIAN 0 -3 IRABAZITAKO PARTIDA

Atzo gertatu zen. 2009. urtean. Gezurra dirudi Vienan atzo gertatutakoa. Berriro ere, futbol partidu batean biolentzia nagusi. Atzo Athleticek Austria de Vienaren aurka futbol partida jolastu zuen, Europe League edo lehen UEFA bezala ezagutzen genuen txapelketaren partida.

Bilbon giroa nabaria zen, horrelako partiduetan beti egoten dira tabernak lepoz jende; hemen Bilbon Athletic erlijio moduko bat dela pentsatzen dut, hala ere, gu (errealzaleok) lasai asko joan ginen partida ikustera, presiorik gabe.

Etxe behean dugun taberna batera joan ginen, egia esateko, jada partida bigarren zatian zegoen; tabernan sartu bezain pronto Athleticek bigarren gola sartu zuen, zoramena tabernan. Eta bapatean zelaira gauzak botatzen hasi ziren, metxeroak eta horrelakoak, bengalak piztu zituzten Austriako zaletuek, kea nagusi. Istiluak hasi ziren, ultrak zelaira tabernan jendea bero bero, bazirudien ez zela txantxetakoa bertan gertatzen ari zena, Espainiako bandera, Francoren aldeko ohiuak etab. Tabernan esan zutenez, guztiak ez ziren Austriaren zaletuak, ultra gehiegi zegoen han, Lazioko jendea, Real Madrideko zaletuak ere … ultra-eskuindarrak. Azkenean zelaira salto egin zuten, Athleticeko jokalariek zelai utzi zuten baita epaileek ere, polizia, ultrak denetik zegoen zelaian. Nola gerta liteke horrelakorik? Ez ahal dute nolabaiteko kontrolik egiten horrelako partiduetan?

Partidua 20 – 30 minutuz etenik egon zen, gu bitartean tabernaz aldatu genuen. Hurrengoan jende gazteagoa zegoen, Athletic zale amorratuak, eta Bilboko taldeak 3. gol bat sartu zuen. Ez dakit baina atzo behintzat Athletic zale izan nintzen. Eskertzekoa Athleticeko jokalariek nahiz zaletuek izan zuten jarrera. Pentsatu nahi dut Austriara joan ziren zaletu guztiak 0-3ko irribarrearekin iritsi direla etxera.