Etiketaren artxiboa: etsib

ESIDE ETSIB ETA TECNUN, NOR GARAILE?

Lagunartean udan beti izaten dugu zerbait ikasteko; askotxo geranez Unibertsitate ezberdinetan ikasten dugu eta bertako ezberdintasunak ikusten ditugu.
Lagunartean honako Unibertsitetako esperientziak ezagutzen ditugu:

ESIDE (Bilbo, Universidad de Deusto)
ETSIB (Bilbo EHU/UPV, San Mames)
TECNUN (Donostia, Injenieritza)

Zenbait ezberdintasun nabari dira, hala ere jada hiru Unibertsitate hauetan Bolognako Planarekin buru belarri ari dira eta ez harritzekoa ikaslearen egunerokoan ECTS kreditu berriekin topo egitea.

Hala ere nik aurkitzen ditudan ezberdintasun nagusienak hauek dira, ETSIB nahiz TECNUN Unibertsitateetan ikasiko duen ikasle batek azterketa datak kurtsoa hasi bezain pronto jakingo ditu, ESIDEn era ezberdinean jartzen baitira. ESIDEn, badago data konkretu bat non ikasleok delegatuaren bitartez azterketa datak aukeratzen ditugun; beti ere data jakin batzuen barruan; azterketa denboraldian. Hasiera  batean egokiagoa iruditzen zait ESIDEk erabiltzen duen teknika baina irailean zer? Irailean ez dugu bozketarik egiten eta Unibertsitateak berak jartzen ditu datak, eta egia esateko kurtso hasieran ez dakigu nola eta noiz eroriko diren aztertetak, ETSIB eta TECNUNen aldiz bai, horrela posiblea da kurtso hasieran batzuek irailerako uztea eta besteak prestatzea; badakizu eta noiz izango diren azterketak.

Bestalde ETSIB nahiz TECNUNen ikasten ditudan zenbait lagunek jada egindako azterketen nota guztiak dakizkite, nik ESIDEn ikasita ofizialki oraindik ez dakit notarik, eta esan beharra dago lehenengo azterketa abuztuaren 27an izan nuela. Badirudi irakasleek ere oporrak gogoko dituztela.

Prezioei dagokionez argi dago garestienak TECNUN nahiz ESIDEko Unibertsitateak direla, baina hori normala da biak pribatuak baitira eta ETSIB publikoa, hori beti horrela izan da eta horrela izaten jarraituko duela uste dut. Baina orduan TECNUN eta ESIDEren artean ez legoke ezberdintasun handirik egon beharko ez?

Hona hemen bien artean aurkitu ditudan zenbait bereizgarri:

Egutegi berria jarriko du martxan TECNUNek Europear plan berria dela eta, horrela posiblea izango da ikasleek uda libre izatea; ESIDEk aldiz egutegian ez ditu aldaketarik egin.

OpenVideoWare delakoaren berri izan dut, badirudi TECNUNek ikasleentzat nahiz irakasleentzat interesagarria izan daitekeen baliabide berria aurkitu duela. ESIDEn oraindik ez dut horrelakorik aurkitu, baina baliteke dena proposatzea izatea; horrexegatik idazten dut post hau, ea zenbait aldaketa ikusten ditugun Deustuko Unibertsitatean.

Amaitzeko aipatu CEIT eta TECNOLOGICO DEUSTO izango lirate bi Unibertsitateek I+D+I proiektuak garatzeko dituzten guneak eta hauexek oso itxura hona dutela.

Espero dut Deustuko Unibertsitateko norbait hau irakurriz gero ikus ditzala zein nolako ezberdintasunak aurkitzen diren Unibertsitate ezberdinen artean eta ea zenbait gauza hobetzeko aukera dugun Deustuko Unibertsitatean zeren nire ustez guztiontzat onuragarria izango litzatekeen.

Bestalde gustatuko litzaidake jakitea MUn nolako gauzak dauden eta nolako erabakiak hartzen dituzten, baina lagunartean ez daukat pertsonarik bertan ikasten duenik.