Etiketaren artxiboa: donostia

DONUSTIARRA JATEKO GOGOZ?

Donustiarra bai ongi irakurri duzu, ez dut donostiarra idatzi “Donustiarra”; horixe baita Nestor Rebollok asmaturiko azken jakia.

Donostian asmatutakoa eta krisiari aurre egiteko ideiarekin sortu du, berez donuts baten antzekoa da, baina etxean egindakoa eta 1,20€tan saltzen dena. Zergatik prezio horretan? Donostiako Eguna urtarrilaren (urteko lehen hilabetea) 20an ospatzen delako. Donuts baten antzekoa da, baina gainetik belgiar txokolate zuria dauka, eta honen gainean urdinez osaturiko “U” itxura duen jakia. Alegia, guzti honek Kontxako badiaren itxura izan dezan.

Argi dago burua ederki erabili duela Nestorrek, seguru donostiar askok gosaltzeko Donustiarra jango dutela. Donostiako koloreak, Errealaren koloreak … ez da ez, txantxetako ideia. Jada Donostian, Cachón taberna-jatetxean aurki dezakegu, dastatu dutenek betiko donutsa baina gozoagoa dela diote. Zer asmatuko dute orain Bilbotarrek?

webgune ofiziala | donustiarra |

Donostiako Piratak

Badator abuztua eta baita gure hirietako aste nagusiak. Bilbo, Donostia, Gasteiz… baina horiekin batera jai alternatiboak.
Asteburu honetan “piratak” etorriko dira berriro ere gure Donostira, hona hemen egitaraua:

Abuztuak 11,
larunbata

+ Piraten Kontzertua – 5.
urteurrena –
– 20:00etatik aurrera: Berri Txarrak + Etsaiak + Instep.

Abuztuak 13, astelehena

+ Jai Herrikoein Alde
ABORDAIARA!
– 11:00: Baltsen muntaketa.
– 13:30: Bazkari Pirata!

17:00: Abordaia!
– 19:00: Kalejira Kontxatik Alde Zaharrera Txortimes
elektrotxarangak lagunduta.

Abuztuak 14, asteartea

+
Altxorraren Bila, 17:00etatik aurrera.

Abuztuak 16,
osteguna

+ Piraten Jolasak, 16:30etatik aurrera.
– 11:30-14:30:
Umeentzako puzgarriak…

Abuztuak 19, igandea

+
Irrikitaldia, 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiagorako: izanpirata