Etiketaren artxiboa: blues

HONDARRIBIARA MUSIKAZ GOZATZEKO AITZAKIAREKIN

Behin baino gehiagotan hitz egin dut Hondarribian ospatuko den Olearso Festibalari buruz; Berri Txarrak, Sexty Sexers edo ta Senser bezalako punta puntako musika taldeak izango ditugu maiatzaren 1ean; oraindik ez duzula sarrerarik? Azkar ibiliko nintzateke etortzeko intentzioarekin bazabiltza.

Oraingoan uztailaren 8tik 11ra Hondarribian izango den musika ekitaldiaz hitz – idatzi hobe esanda – egin nahi dut; Hondarribia Blues Festival 2006an ospatu zen lehen edizioa herriarentzat gauza berria zen eta nik behintzat garai hartan ez nuen Blues musika askotxo ezagutzen; hala ere, jaialdira hurbiltzea erabaki nuen, ea zer nolako musika zegoen, jendea giro etab ikusteko. Oso ongi pasa nuen, gainera dohako jaialdia zen eta musikari dagokionez talde potenteak egon ziren, Blues munduan behintzat – hala ere, berriro diot mundu horri buruz ez nuela ideia handirik -.

Urtez urte, Hondarribiako Blues Festival aurre eraman dute, geroz eta talde hobeagoak ekarriz eta gero eta ospe handiagoa lortuz, pasa den edizioetan atzerriko jendea ikusi genuen jaialdira gerturatu zen jendearen artean; ez dakit herria bera, – oso polita dena, eta gehiago uda partean eguzkia bertan dagoenean – pintxoak jateko aukera, edo ta dohako kriston musikaz gozatzeko aukera izango den; baina egia da, urtez urte jende gehiago hurbilzen dela.

Aurtengoan datak aldatu dituzte, ez da besteetan bezala abuztua partean ospatuko, baina seguru asko jende asko hurbilduko dela berriro ere, musikarien zerrenda nahiko luzea da, baina hona hemen gure herritik pasako diren baten batzuen izenak: Magic Slim, Solomon Burke, Pinetop Perkins etab.

HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL

Hilaren 18tik 20ra berriro ere Musika izango dugu Hondarribian. Oraingoan joan den urtean izan genuen Hondarribia Blues Festivala izango dugu berriro gure artean. Joan den urtean oso ongi pasa nuen entzun ahal izan nituen zenbait kontzertuetan, nahiz eta Bluesa oso gogoko ez izan.

Dohako festibal dibertigarria; aukera baduzue behintzat nire gomendioa Hondarribitik pasatzea, giro nahiko ona egoten baita, heldu nahiz gaztetxoentzat, eguraldiak laguntzen badu behintzat asteburu paregabea izan daiteke.