Etiketaren artxiboa: blogak

Euskal Blogosfera eta WEB 2.0 Deustun

Azkenean badirudi blogen mundua ere Deustuko Unibertsitatera iritsi dela, honen adibide ikasleen artean geroz eta blog gehiago egotea eta bihar nahiz etzi antolatuko diren jardunaldiak.

Lehenik eta behin, bihar “Euskal Blogosfera” izango dugu, Eside Wordsi esker, informazio gehiagorako ikusi hemen biharko datan; Unibertsitatean irakurri dudanez blogari nahiko ezagunak izando ditugu han, hala nola Goiena.net eta Eibar.org

Etzi Web 2.0 jardunaldiak izango ditugu, jada ez dago tokirik baina duela dexente esan zen Euskal Blogosferan jardunaldi hauen existentzia; ziur nago interesa izan duenak jada tokia hartuta duela; informazio gehiagorako hemen duzue ekitaldi-araua.

Blogak.com euskarazko blogak sortzeko aukera berria

Jada martxan dago Blogak.com euskal blogosferan blogak sortutako baliabide berria. Hau CodeSyntaxek garaturiko Bitakoraizeneko CMSarekin.
Argi dago euskal blogosfera oso azkar hazitzen ari dela eta azken hilabetetan aldaketa dexente egon direla; orain ezinezkoa dugu euskarazko baliabiderik ez dagoela esatea; baina nik orain galdera bat daukat, zergatik jendeak MSN Spaces delakoa erabiltzen du? Nik behintzat ez daukat gogoko eta erabat ados nago mini-dek dioenarekin.