Etiketaren artxiboa: blog

Internet-eko oinarrizko eskubideen aldeko Adierazpena

Ekonomia Iraunkorraren Lege aurreproiektuan barneratutako
aldaketa legegileek adierazpen askatasuna, informazio eta Internet
bidezko kulturatze prozesua bermatzen dituzte, hau dela eta, kazetari,
blogari, erabiltzaile eta Interneteko sortzaileek, asmo biziz azaltzen
gara proiektu honen aurka, honako hau agertuz:

1.
Egile-eskubideek ezin izango dute inolaz ere pribatutasun, segurtasun,
errugabetasun-presuntzio, benetako epai babes eta adierazpen askatasun
eskubideen gisako herritarren oinarrizko eskubideen gainetik egon.

2.
Oinarrizko eskubideak bertan behera uztea botere judizialaren
eskuduntza esklusiboa da eta horrela izaten jarraitu behar du. Epairik
gabeko itxiera bakar bat ere ez. Aurreproiektu hau, Konstituzioaren
20.5 artikuluak azaldutakoaren kontrakoa da, organo ez judizial baten
esku -Kultura Ministerioaren menpekoa- jartzen baitu espainiar
hiritarrek edozein web gunera sartzea galarazteko ahalmena.

3.
Legeria berriak ziurgabetasun juridikoa ekarriko du Espainiko sektore
teknologikora, gure ekonomiaren etorkizuneko eta garapenerako alor
bakanetakoa kaltetuz, enpresen sorrera oztopatuz, konpetentzia askea
trabatuz eta nazioarte mailako proiekzioa motelduz.

4.
Proposatutako legeria berri honek, sortzaile berriak mehatxatzen ditu
eta kultur sorkuntza oztopatzen du. Internet eta ondorengo aurrerapen
teknologikoen bidez era guztietako edukien sorkuntza eta hedapena
nabarmen demokratizatu dira eta aipatu edukiak jada ez datoz nagusiki
ohiko kultur industriei esker, hainbat iturri ezberdinetatik baizik.

5.
Beste langile guztiek bezala, sortzaileek bere lanetik bizitzeko
eskubidea dute, ideia kreatibo berrien, negozio eredu zein beren
sorkuntzei lotutako jardueren bidez. Lege aldaketak erabiliz ingurune
berrira egokitu ezinik dabilen industria zaharkitua sostengatzen
saiatzea ez da zuzena ezta errealista ere. Negozio-eredua obren kopien
kontrolean oinarritzen bazen, eta hori Interneten ezinezkoa bada
oinarrizko eskubideak urratu gabe, beste eredu bat bilatu beharko
lukete.

6. Gure ustez, kultur industriek bizi irauteko
alternatiba modernoak, eraginkorrak, sinesgarriak eta eskuragarriak
behar dituzte, era berean erabilera sozial berriei egokituz, lortu nahi
duten helburua lortzeko hain ez-eraginkorrak eta neurrigabekoak diren
mugak baino.

7. Internetek modu askean funtzionatu behar du, giza
jakintza askea eragozten duten eta negozio eredu zaharkitua betikotzen
saiatzen diren sektoreek bultzatutako interferentzia politikorik gabe.

8.
Espainian gerta daitekeen edozein presioren aurrean, Sarearen
neutraltasuna bermatzea exijitzen diogu Gobernuari, etorkizunari
begirako ekonomia iraunkorraren eta errealistaren garapena bideratzeko
marko gisa.

9. Jabego intelektualaren eskubidearen benetako
erreforma proposatzen dugu, honek duen helburuari begira: jendarteari
jakintza itzultzea, herri jabaria sustatzea eta erakunde kudeatzaileen
gehiegikeriak murriztea.

10. Demokrazian legeak eta
lege-aldaketak eztabaida publikoaren ondoren onetsi behar dira, tartean
dauden alde guztiak kontsultatu ondoren. Ez da bidezkoa oinarrizko
eskubideak kaltetzen dituzten lege aldaketak egitea organikoa ez den
eta beste gai bati buruzkoa den lege bat horretarako erabiliz.